On Diego Lopez Haroko kale nagusia
- Artikulu hau Bilboko hiribideari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gran Via».
On Diego Lopez Haroko kale nagusia | |
---|---|
Geografia | |
Lurraldea | Bilbo |
On Diego Lopez Haroko kale nagusia[1] Bilboko kale nagusienetariko bat da. Askotan, testuinguruak Bilbo seinalatzen badu, Kale Nagusia ere deitua.
Bizkaiko hiriburuko merkataritza eta finantza gune garrantzitsua da: han daude jende askori zerbitzu egiten dieten banketxe, erakunde publiko eta denda asko.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abando eta Indautxu auzoen artean hedatzen da, eta Moyua plaza zeharkatzen du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1300ean Diego Lopez V.a Harokoaren omenez izendatu zuten, uria eratu zuen Bizkaiko jauna hain zuzen ere, 1876an Altzola, Atxukarro eta Hoffmeyer arkitektoek Bilboko zabalgunea onestean, Abandoko elizatean diseinatu zuten.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1,5 kilometroko luzera eta 50 metroko zabalera ditu. Plaza Biribilean hasten da, eta ipar-mendebalderantz jotzen du San Mamesko larreetara, non Jesusen Bihotza plazan duen bukaera. Ia erdigunean (Plaza Biribiletik 600 metrora eta Jesusen Bihotzetik 800 metrora) Federico Moyúa plaza du, Bilboko zabalgunearen benetako erdigunea.
Kale honetan daude hiribilduko bizitegi, merkataritza eta enpresa eraikin nagusienetariko batzuk, adibidez:
- BBVAren Dorrea, Plaza Biribilean, 1. zenbakian
- Santander Bankuaren eraikina, 4. zenbakian
- El Corte Inglés Bilbo, 7. eta 9. zenbakian
- Espainiako Bankuaren eraikina, 10. zenbakian
- BBVA eraikina (Merkataritza Bankuaren egoitza ohia), 12. zenbakian
- BBK eraikina, 23. zenbakian
- Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregia, 25. zenbakian
- Granada bulegoak, 38. zenbakian
- Carlton hotela, Moyua plazaren
- Txabarri jauregia, Moyua plazaren
- On Diego Lopez Haroko kale nagusiaren 42-44. zenbakietako etxeak
- Sota eraikina, 45. zenbakian
- Babcock & Wilcox bulegoak, 50. zenbakian
- On Diego Lopez Haroko kale nagusiaren 56. zenbakiko eraikina, Casilda Iturrizar parkearen alboan
- Lezama-Leguizamon etxea, Casilda Iturrizar parkearen alboan, 58-60. zenbakietan
- Estraunza etxebizitzak, 59. zenbakian
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Diego Lopez V.a Harokoaren oroitarria Plaza Biribilean
-
EHNEren manifestaldia Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregiaren parean
-
On Diego Lopez Haroko kale nagusiaren 49. zenbakiko etxea.
-
Txabarri etxea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |