Faroeetako armarria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Gaur egungo armarria.

Faroe uharteetako armarria, erdiaroko Kirkjubøurreko aulki batean agertu zen lehenbizikoz. Bertan, ahari bat (faroeeraz: Veðrur) ageri da zelai batean. Ondoren, aharia, Løgrættumennen, Antzinako Faroe uharteetako Batzorde Legegileko, Løgtingeko, ordezkarien, zigiluetan erabiltzen hasi ziren.

Løgting 1816. urtean deuseztatu zenean, armarria desagertu egin zen 1948. urte arte. Politikan aldaketak egon ondoren, armarria, 1948. urtean erabiltzen hasi zen berriro, ez Løgting parlamentuaren eskutik, baizik eta Landsstýri, gobernuaren eskutik.

2004ko apirilaren 1ean lehen ministroak erabaki zuen gaur egungo Faroe uharteen armarriaren irudia: Kirkjubøurreko aulkian defentsarako prest zegoen aharia, eta uharteetako banderako koloreak erabiliz (urdina eta urre kolorea) armarria apaindu zuten, sailburuen eta gobernu-buruen irudia bihurtuz.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Faroeetako armarria Aldatu lotura Wikidatan