Montenegroko armarria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Montenegroko armarria

Montenegroko armarriaren egungo bertsioa ofizialki onartu zuen parlamentuak 2004ko uztailaren 12an , 1990eko hamarkadako armarria ordezkatuz . Bulgaria , Georgia , Errumania , Errusia eta Serbiako armarrietan bezala , Montenegron monarkiaren ( Montenegroko Erresumaren ) elementu heraldikoak berreskuratu dira , zaharberritu ez den arren.

Ezkutua urrezko buru biko arrano batez osatua dago , metal bereko mokoa eta atzaparrak eta gules mihia dituena . Arranoak Petrović dinastiari lotuta zegoen armarri bat dauka paparrean , urrezko xafla batek banatutako zelaia da . Bere goiko tabian, haundiagoa dena, azurrez , igarotzen den urrezko lehoia; behekoa, sinoplea . Arranoak bere atzaparretan urrezko zetro bat eta urdinezko orba bat ditu , bere ekuatorearekin eta urrezko erdimeridianoarekin, metal bereko gurutze batekin errematatuta . Arranoaren buruetan, errege koroaitxia, urrea Montenegroko banderaren erdian armarria agertzen da .

Montenegroko Printzerria-Gotzaindegiaren, Montenegroko Printzerriaren eta Montenegroko Erresumaren armarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Montenegroko Printzerria-Gotzaindegiaren armarria : 1696 - 1735
Montenegroko Printzerriko armarria : 1852 - 1910
Montenegroko Erresumaren armarria: 1910 - 1916












Montenegroko Estatu Federalaren armarria : 1945 - 1947
Montenegroko Herri Errepublikaren armarria 1947 - 1963
Montenegroko Errepublika Sozialistaren armarria : 1963 - 1974
Montenegroko Errepublika Sozialistaren armarria 2 : 1974 - 1994

Montenegroko Errepublika Sozialistaren armarria: 1946-1994[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasotik altxatzen den harkaitz gris baten gainean Petri II.a Petrovic-Nejgošren mausoleoa agertzen da , trikolore nazionalaren zinta duen urrezko erramu koro batez inguratuta. Goian izar gorria urrez marraztuta dago. Lovćen mendian dagoen Nejgošen mausoleoa Montenegroren subiranotasunaren ikurretako bat da. Ziurrenik ikurra banderarekin batera onartu zen , 1946ko abenduaren 31n , eta Đorđe Andrejević-Kun- ek diseinatu omen zuen , garai hartako Jugoslaviako ikur guztiak diseinatzea ere bai.