Ahari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ahari bat zigilu batean

Aharia ardien espezieko (Ovis aries) arra da. Emeengandik duten ezberdintasun nagusia adarrak edukitzea da, normalki kiribilkatuz agertzen direnak. Ardiaren erabilera ekonomikoa bada, ahariena hauen ernalkuntza izan ohi da. Hala ere artile eta larrutarako ere erabiltzen dira eta beren adarrekin dekorazioa egiten da.

Euskal Herri kirolen artean badira ahari-jokoak, egun animaliak babesteko hainbat udalerritan galarazita badaude ere[1].

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitzineuskaraz *han-[2] + latinetiko ARIES*(h)anari[3] ⇒ ahari) Koldo Mitxelenaren ikerketen arabera.

Aharia euskal mitologian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Aari»

Arabako Okinako leize ospetsuan bizi zen ireluetako batek, ahariaren itxura hartzen zuen. Aari zeritzon.

Orohar leizetan bizi ziren irelu-ahariak, Mariren laguntzaileak ziren. Jainkosak aharien gorputza burukotzat erabiltzen du lo egiteko. Baita beraien adarrak ere harilkaitzat iruteko.

Marik oso gustoko oparitzat hartzen du ahari bat berari eskaintzea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Rafael Agirreri egindako elkarrizketa herri-kirolei buruz
  2. Joseba Lakarra (2002). 65 etimologías del protovasco.
  3. Koldo Mitxelena (1976). Fonética histórica vasca. Donostia: Gipuzkoako Aldundia.