Fasil Ghebi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Fasil Ghebi
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
ET Gondar asv2018-02 img03 Fasil Ghebbi.jpg
Kokapena
Herrialdea Etiopia
Etiopiako eskualdeaAmhara eskualdea
Etiopiako zonaSemien Gondar Zone
WoredaGondar
HiriaGonder
Koordenatuak 12° 36′ 29″ N, 37° 28′ 11″ E / 12.608055555556°N,37.469722222222°E / 12.608055555556; 37.469722222222Koordenatuak: 12° 36′ 29″ N, 37° 28′ 11″ E / 12.608055555556°N,37.469722222222°E / 12.608055555556; 37.469722222222
Arkitektura
Eraikitzailea Fasilides
Gizateriaren ondarea
Irizpidea (ii) eta (iii)
Erreferentzia 19
Eskualdea[I] Afrika
Izen-ematea 1979 (III. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Fasil Ghebi Etiopian zegoen hiri gotortu baten aztarnak dira, 1979tik Gizateriaren Ondare izendatua.

Fasilides Etiopiakoaren (1632-67) erregezko egoitza zaharra da. Haren oinordekoek ere jauregiak eta beste hainbat eraikin eraikiarazi zituzten esparru honetan (gebi amhareraz[1]), XVII eta XVIII. mendeetan eraikiak.

Bertako arkitektura estiloan, sarri Gondar estiloa deritzona, indiar eta arabiarren eragina soma daiteke[1], batez ere Goako harginena, eta Europako barrokoarena, portugaldar misiolariek eramana. Erregezko esparru hau 900 metro luze den harresi batek inguratzen du, hamabi ate eta bi zubi dituena. Gotorlekuaren babesean eraikin ugari daude:

  • Fasilides gaztelua, oinplano laukizuzenekoa eta erpinetan lau dorre handi dituena, kupulaz estaliak. Eraikin hau da Gondar estiloaren gailena.
  • Iyasu enperadorearen jauregia, eraikin garaiena, 1682 eta 1706 artean eraikia.
  • Kantzelaritza eta Tzadich Yohannes-en liburutegia, Falisilesen gazteluko alboko bi pabiloi.
  • Oturuntza aretoa
  • Fasilidesen zaldiaren hilobia
  • Hiru eliza, horien artean San Antonio kapera horma-pintura ederrekin
  • Zalditegiak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Fasil Ghebi, UNESCO
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fasil Ghebi Aldatu lotura Wikidatan