Fauna txiki bat bertso berritan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Fauna txiki bat bertso berritan
Jon eta Aitor Sarasua taldearen
Argitaratze data 1995
Musika mota Bertso jarriak
Hizkuntza Euskara
Diskoetxea Elkar

Fauna txiki bat bertso berritan, bertso jarri musikatuekin diskoa kaleratutako 1995eko euskarazko diskoa da. Jon eta Aitor Sarasua anaia bertsolariek egin zuten, eta Elkar argitaletxeak kaleratu zuen. "Fauna txiki bat" izen laburragoarekin ere ezaguna da.

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Fauna txiki bat" moldeko bertso/kanta bat, Arratus Kampnazaris, ez 1995eko diskokoa, baizik eta 2011an Tobera batzuetarako Aitor Sarasuak egina, eta libreki banatua.

Lineoren taxonomia gogora dakarten izenburuak dituzte bertso gehienek (Canis Fidelis edo Bos Durango, kasu). Bakoitzarekin, euskal kultura edo gizarteko estereotipo jakin bat deskribatu edo kritikatzen dute Sarasua anaiek. Adibidez, Ursus Tibetanus-en Himalaiara doan mendigoizale euskaldunen grinaz kexu da bertako ustezko hartz natibo batː[1]

(...) gure hitzetan arrotzak dira

“héroe” eta “hazaña”
Hauen ekintzei zenztu izpirik
Ez zaie ikusten baina
Gure amorruak ez du balio

Haien foto batek haina

Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Agurra
  2. Aquila Superba
  3. Sciurus Mundanus
  4. Ursus Tibetanus
  5. Capar Funcionalis
  6. Bubo Magnipetasi
  7. Hontzaren Erantzuna
  8. Canis Fidelis
  9. Pavus Rex
  10. Meles Terrae
  11. Querci Oratio
  12. Bos Durango
  13. Agursalda[2]

Faunaren azken alea: Arrasatekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko abenduan, Debagoienean egin zen Toberarako,[3] 1995eko diskoko doinu eta moldeak berreskuratu zituen Aitor Sarasuak, Arrasateko herriari gaiztakeria batzuk egozteko; Arratus Kampanzaris deitzen die arrasatearri bertsoak. Hitz haien grabaketa eduki libre gisa banatu zen, eta gorago entzun daiteke Wikipediako orri honetan.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Gan, Juli (2011-01-26) «La Basque Bondissante: Ursus Tibetanus» La Basque Bondissante . Noiz kontsultatua: 2018-02-28 .
  2.   Txiribita (2012-07-19) «Jon eta Aitor Sarasua - Fauna Txiki Bat (1995)» EKAITZALDI . Noiz kontsultatua: 2018-02-28 .
  3.   «Aitor Sarasua eta Debagoieneko Tobera» Dtobera 2011-12-23 . Noiz kontsultatua: 2018-02-28 .
  4.   «Tobera: Aitor Sarasuaren kantua Arrasateri jarria» Etxebarri 2011-12-22 . Noiz kontsultatua: 2018-02-28 .