Edukira joan

Feijoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Feijoa
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaMyrtales
FamiliaMyrtaceae
GeneroaFeijoa
Espeziea Feijoa sellowiana
Berg, 1859
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakFeijoa fruit (en) Itzuli
BasionimoaOrthostemon sellowianus
Feijoaren loreak.

Feijoa (Acca sellowiana) jatorriz Brasilgo espezie botaniko bat da, handik Kolonbiara, Uruguaira eta Argentinara hedatu zena. Hotzari eutsi egiten dio baina ez -5 °Cren azpitik; tenperatura altuak ez ditu jasaten, ezta lehortasuna ere. Gaur egun ekoizpen handiena duten herrialdeak Kolonbia eta Zeelanda Berria dira[1].

Fruitu jangarria ematen du. Otto Karl Berg alemaniarrak João da Silva Feijoren omenez eman zion izena[2].

Lau metroko altuera har dezakeen zuhaixka oso adarkatu bat da. Espezie monoikoa da. Enborraren azala gris argia da, latza eta ezkatatsua. Adaxkak oso zurrunak dira. Landare hostoiraunkorra da.

Hosto sinple oposatuak eta peziolatuak ditu, itxuraz oboideak edo eliptikoak, berde ilunak gainaldean, eta zurixkak azpialdean. 4-8 mm luze dira.

Loreak hermafroditak dira, lau petalo zuri-arrosa eta lau sepalo dituztenak. Estaminetako anterak hori biziak edo gorriak dira, eta nahiko luzeak; horregatik, landare apaingarritzat ere erabiltzen da. Txoriek eta intsektuek polinizatzen dute, erleek batez ere.

Fruitua baia jangarri bat da, obalatu samarra, 4-7 cm luze eta 3-5 cm zabal[3]. Kanpotik, azala berdea du, eta barrutik zurixka da mamia, erdian gelatina bezalakoa izanik. C bitaminan aberatsa da, eta zapore mamitsua eta gozoa du. Fruitua emateko, klima freskoa beharrezkoa du. Fruitua udazkenean heltzen da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Hunt, Elle. (2017-05-13). «Falling for feijoas: the fruit New Zealand wants the world to love» The Guardian ISSN 0261-3077. (kontsulta data: 2023-05-19).
  2. «Tropicos | Name - Acca O. Berg» legacy.tropicos.org (kontsulta data: 2023-05-19).
  3. (Ingelesez) ANV, Redaccion. (2022-08-11). «Feijoa, una fruta verde llena de virtudes» ActualFruVeg (kontsulta data: 2023-05-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]