Felizitas Kartagokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Felizitas Kartagokoa
Perpetua, Felicitas, Revocatus, Saturninus and Secundulus (Menologion of Basil II).jpg
Bizitza
JaiotzaI. mendea
HeriotzaKartago203ko martxoaren 7a ( urte)
Heriotza modua: burugabetzea
Jarduerak
Jarduerakoroitzapen-idazlea
Lantokia(k)Kartago
Santutegia
Martxoaren 7

Felizitas Kartagokoa edo Santa Felizitas kristauentzat, martiri eta santu kristaua da, 3. mendearen hasieran hila Kartagon. Esklaboa zen Felizitas, Perpetua bere jabe zenarekin batera hartu zuten preso, eta biak kristau izateagatik kondenatu zituzten hiltzera[1]. Hortaz Perpetua eta Felizitas santuen ospakizun eta izendapen bikoitzaren pean da ezaguna santutegian.

Martiritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Felizitas ezkondua zen eta haurdun zegoen Kartagoko kristauen kontrako sarekada batean harrapatu zutenean. Haurdun zeudenak ezin zirelarik kondenatu hiltzera, haren epaia atzeratu nahi izan zuen epaileak.

Kontatzen du auzia Joakin Lizarragak bere Sanduen bizitzetan[2]:

« Legearen konforme au nai zue Juezak deteniarazi erdi zeien arteo; baña berak, ta Martir lagunek nai lukete guziek bateo bukatu martirioan. Ala orazioan paraturik guziek eskatu ziote Jangoikoai, egin zezan Felizitas ere aieki bateo izan zeien koronatua martirios. Aditu zitue Jangoikoak, eta Felizitas erdi ze zorzigarren ilabetean: eta nola samiñ erruen kasos kejatzen baize, erran zio karzelzaiak, orai ala kejatzen delaik, zer izanen da, pasarazten diotelaik tormentuak eta eriotzea? Errespondatu zue, orai ni naiz pasatzen dudana, baña orduan Kristo izanen da pasatuko duena enebaitan: errateko, emanen ziola grazia bear adiña. »
Joakin Lizarraga, 1793.

Hau da, Jainkoari otoitz egin ondoren, Felizitas garaiz aurretik erditu zen, haurra bizirik geratu zen Kartagon, eta berak beste kristauekin batera ezagutu zuen martiritza.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Santas Felicidad y Perpetua (año 203)» ACI Prensa (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).
  2. «Joakin Lizarraga: Sanduen bizitzak» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-13).