Inuit

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Inuit
Qamutik 1 1999-04-01.jpg
Inuiten lera tradizionala
Biztanleak guztira 150.000
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak Groenlandia – 44.000-50.000
Nunavut – 29.474
Alaska - 24.000
Quebec (Nunavik) – 10.464
Ternua eta Labrador – 8.120
Ipar-mendebaldeko Lurraldeak – 3.100
Errusia – 1.738
Ukraina - 153
Hizkuntza Inuiten hizkuntzak, ingeles, frantses, daniera, errusiera eta beste asko.
Erlijioa Kristautasuna eta bertoko mitologia.
Zerikusia duten beste giza taldeak Aleutiarrrak, Sirenik, Iñupiat, Yupik

Inuit (inuktituteraz: ᐃᓄᐃᑦ, "Herria") Artikoan bizi den etnia da. Inuitek kulturalki antzekoak diren herri indigena bat osatzen dute, eta Groenlandiari, Kanadari, Estatu Batuei eta Errusiari dagozkien Artikoko lurraldeetan bizi dira. Inuit izen multzokaria da; singularra inuk da.

Bizitza nomada dute, ehizatzen dituzten animalien (elur-oreink, hartzak, baleak eta itsas txakurrak) migrazioen araberakoa. Animalia horien eta beste batzuen zati guztiak aprobetxatzen dituzte, dela jateko, janzteko, etxebizitzak eraikitzeko, ehizan aritzeko tresnak egiteko... Hala ere, gaur egun, globalizazio-prozesu bortitza dela eta, haien jatorrizko bizitzeko moduak aldatzen ari dira, nahiz eta zenbait ohiturekin tinko jarraitzen duten, adibidez, itsas txakurren ehizarekin.

Inuitak familia-taldetan antolatuta daude, eta kide bakoitzak zeregin zehatz bat du. Elkartzeek eta banantzeek komunitateko zaharren onarpena behar dute, nahiz eta poligamia baimentzen duen oinarrizko egitura bat egon.

Politikoki gobernu desberdinen mende daude, eta horiek gutxiengo etniko gisa onartuta dituzte:

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inuiten hizkuntza eskimo-aleutiar familiaren adar bat da. Continuum dialektal bat da hizkuntza bakar bat baino gehiago, eta continuum hori hamasei dialektotan bereiz daiteke gutxi gorabehera. Dialekto horiek, aldi berean, lau multzotan sailka daitezke:

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Inuit Aldatu lotura Wikidatan