Ferenc Kölcsey

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ferenc Kölcsey
Kolcsey ferenc.jpg
Hungariako Biltzar Nazionaleko kidea

Bizitza
Jaiotza Săuca1790eko abuztuaren 8a
Herrialdea  Habsburg Empire
Austriar Inperioa
Heriotza Szatmárcseke1838ko abuztuaren 24a (48 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzak Hungariera
Lanbidea
Lanbidea poeta, politikaria, idazlea eta literatura-kritikaria
Lantokia(k) Budapest
Kidetza Hungariako Zientzien Akademia
Kisfaludy Society
Kölcsey Ferenc signature.jpg

Ferenc Kölcsey (Szödemeter, Hungariako Erresuma —egun Săuca, Errumania—, 1790ko abuztuaren 8a - Cseke, Szatmár, Hungariako Erresuma —egun Satu Mare konderria, Errumania—, 1838ko abuztuaren 24a) hungarierazko idazlea izan zen, hungariar etniakoa. Oso gazte zela gelditu zen umezurtz. Zuzenbideko ikasketak bukatu bezain laster, literatura-munduan barneratu zen, Ferenc Kazinczyren laguntzaz. Literatura-kritika landu zuen, eta diputatu liberala izan zen 1832-1836 bitartean. Ospe handia hartu zuten Parainezis politika-hitzaldiek.

Obra nagusiak hauek dira: Dobozi, Lenka ederra, Zrinyi eta Itxaropena. Hungariako ereserki nazionala bihurtu zen haren Hymnusz poema.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ferenc Kölcsey Aldatu lotura Wikidatan