Edukira joan

Fermin Amienskoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fermin Amienskoa

Amiensko apezpiku

Bizitza
JaiotzaPompaelo, 272
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaAmiens303ko irailaren 25a (30/31 urte)
Heriotza modua: Q10264768 Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa
Lantokia(k)Castronuevo
Santutegia
Irailaren 25 eta Uztailaren 7
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Artikulu hau Iruindar santuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Fermin (argipena)».

Fermin Amienskoa —batez ere San Fermin santu izenaz ezaguna— (Iruñea, 272Amiens, 303ko irailaren 25a) misiolari kristaua izan zen. Amiensko lehen gotzaina. Erromatar Eliza Katolikoak bi egun ditu ezarrita San Fermin ospatzeko: irailaren 25a eta uztailaren 7a. Lehenbiziko datan santuaren omenez San Fermin Txikito jaiak ospatzen dira, aldiz bigarren datan, Iruñeko Sanferminak.

31 urte zituela burua moztu zioten. Amiensko eta Lesakako santu zaindaria da. Eta, San Frantzisko Xabierkoarekin batera, Nafarroako zaindaria ere.

Elezaharren arabera Iruñean jaio zen San Fermin, eta Firmo izeneko senatari pagano baten semea zen. Dena den, ikerketa historikoen emaitzek zalantzan jartzen dute santua benetan existitu zela, askoz geroagoko asmazioa baitirudi. Roldan Jimeno Aranguren historialariak santu "apokrifo" deitu izan dio eta, esplikatu izan duenez, haren aita Jose Maria Jimeno Juriok eta Jose Goñi Gaztanbide historialariak dagoeneko 1970eko urteetan ikusi zuten San Ferminen historiak ez zuela "batere funts historikorik".

Roldan Jimenok bere doktoretza tesian azaldu zuenez, eta Nafarkariako elkarrizketa batean adierazi zuenez, San Ferminen eta Iruñeko patroi San Saturninoren kondairak 1186 urtean ailegatu ziren Nafarroara, eta Nafarroan goitik behera aldatu. "Baina santuen modak kontuan izanik, San Fermin Iruñeko lehen apezpikua izan balitz, bere gurtza hasieratik egonen zen Nafarroan, eta orain San Fermin izanen genuke ia Nafarroako herri guzietako patroia. Baina Iruñean San Fermini eskaini zioten lehenbiziko eliza Arrosadikoa izan zen, frankismo garaikoa"[1].

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fermin Amienskoa Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Asier, Azpilikueta. «Roldan Jimeno Aranguren: "Santuena moda kontua zen Erdi Aroan"» Nafarkaria (Iruñea: Euskaldunon Egunkaria): 4-5. 2001eko urriaren 12a.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]