Fernando López

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fernando López
Bizitza
JaiotzaBuenos Aires1986ko martxoaren 14a (38 urte)
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
Espainiako errugbi selekzioa2015eko otsailaren 7a-
Club Pucará2009-2014
84
110
RC Massy2014-2016
29
15
Ordizia Rugby Elkartea2016-2020
75
70
Tarbes Pyrénées Rugby2020-2021
11
0
CO Berre XV2021-
 
Posizio edo espezialitateaharroina
Pisua112 kilogramo
Altuera1,80 metro

Fernando Martin López Pérez (Buenos Aires, 1986ko martxoaren 14a) argentinar-espainiar errugbilaria da, harroin postuan aritzen dena.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fernando López Buenos Airesen jaio zen, 1986ko martxoaren 14an. Bertako San Marcos klubean hasi zen errugbian, 13 urte zituelarik. 2007-08 denboraldian Bera Berak kontratatu zuen, baina hurrengo urtean San Marcosera itzuli zen. 2009-2014 bitartean Buenos Airesko Club Pucará talde profesionalean aritu ondoren, Frantziako Pro D2ko RC Massyren deia jaso zuen; bi denboraldi egin zituen bertan.[1]

2016an, Ordizia Rugby Elkarteak fitxatu zuen.[2] Lau denboraldiz jokatu zuen Espainiako Ohorezko mailan Goierriko taldearekin. Beste urte bateko kontratua bazuen ere, 2020ko irailean, COVID-19 pandemiak eragindako ziurgabetasunaren ondorioz, Espainiako ligatik kanpo lan egiteko aukera bilatu behar izan zuen.[3] Beraz, Stado Tarbesera joan zen, Championnat National sortu berrian aritzeko. Hurrengo urtean, CO Berre XVera aldatu zen.

Espainiar arbasoak zituenez, Espainiako errugbi selekzioarekin jokatzeko eskubidea zeukan. 2015eko otsailaren 7an egin zuen debuta, Madrilen, Errusiaren kontra.[4]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako errugbi selekzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bera, Jose Antonio. Fernando López: el capitán que sobrevivió al terremoto. Revista H, 2020ko urtarrilak 20, revistah.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-24).
  2. Ampo Ordiziak Fernando Lopez arroina fitxatu du. Goierriko Hitza, 2016ko uztailak 1, goierri.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-24).
  3. Fernando Lopezek ez du Ordizian jokatuko. Goierriko Hitza, 2020ko irailak 8, goierri.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-24).
  4. Spain (24) 43 - 20 (13) Russia (FT). en.espn.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-12-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]