Ordizia Rugby Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ordizia Rugby Elkartea
Izen osoa AMPO Ordizia Rugby Elkartea
Hiria Ordizia, Goierri
 Gipuzkoa
Sorrera 1973
Kirol zelaia Altamira estadioa
Presidentea Euskal Herria Aitor Araña
Entrenatzailea Euskal Herria Haritz Garmendia
Liga Ohorezko mailan
2017-18 5.a, final 1/4
Webgunea www.ordiziarugby.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak

Ordizia Rugby Elkartea Gipuzkoako Goierri eskualdean dagoen Ordizia udalerriko errugbi taldea da. Gaur egun (2008/2009 denboraldian) Ohorezko mailan aritzen da.

Orain dela urte pare bat arte, Fernando Trevijano zelaian jokatu ohi zuen, halere gaur egun Altamira estadioan jokatu ohi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordizia Rugby Elkartea 1973an sortu zen, eta urte guzti hauetan zehar Ordizia eta Goierri eskualdeko kirol munduari estuki lotua egon da.

Jada sorreratik Goierriko gazteak talde honetako ekitaldi ugaritan parte hartu dute, gainera errugbi talde honek Ordizia udalerriaren izena hainbat herrialde ezberdinetan barna ezagutzera eman du: Italia, Portugal, Frantzia, Eskozia, Gales... bai eta Espainiar Estatuko lurralde eta erkidegoetan ezberdinetan ere.

Idiazabal udalerrian egoitza duen AMPO enpresa bere babeslea bilakatu zenetik, taldeak AMPO Ordizia Rugby izena darama.

2005an Ohorezko mailara igotzeko balentria lortu eta handik aurrera gorunzko bilakaera etengabea izan du.

Jada 2010-2011 denboraldian errebelazio taldea izan zen. Azkenik, denboraldi hartako txapeldunordea bihurtu zelarik. Gertakari hauk taldearentzat sekulako lorpena izan zen, gutxigatik txapelduna ez izateaz gain, Club de Rugby La Vila txapeldunarengandik puntu bakarrera gelditu baitzen.

Hurrengo urteetan maila bikaina lortu zuen eta besteak beste 2012 eta 2013an Errege Kopako txapeldun izan zen.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2011-2012
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2013-2015
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-etik

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errege kopa

1973an sortutako taldeak 2005ean lehenbiziko aldiz lortu zuen ohorezko mailara igotzea.

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ordizia Rugby Elkartearen ibilbide historikoa»

Espainiako Ohorezko mailako txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia Talde kopurua Sailkapena Puntuak Jokatuak Irabaziak Berdinduak Galduak
2005-2006 10 7.a 36 puntu 18 8 0 10
2006-2007 10 7.a 36 puntu 18 8 0 10
2007-2008 10 6.a 39 puntu 18 8 0 10
2008-2009 10 6.a 36 puntu 18 6 2 10
2009-2010 10 6.a 43 puntu 18 9 1 8
2010-2011 10 2.a 67 puntu 18 13 0 5
2011-2012 10 2.a 65 puntu 18 13 1 4
2012-2013 12 5.a 65 puntu 22 12 2 8
2013-2014 12 6.a 60 puntu 22 12 0 10
2014-2015 12 7.a 45 puntu 22 9 0 13
2015-2016 12 9.a 40 puntu 22 6 0 16
2016-2017 12 7.a 51 puntu 22 10 0 12
2017-2018 12 5.a 72 puntu 22 13 1 8

B taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizonezkoen B taldea ere badu, Euskal Ligan ari dena. Euskal Ligako A multzoak 1. maila izena hartu du 2015-16an.

Denboraldia Liga Postua
2010-11 Lehenengo Nazionala ?
2011-12 Lehenengo Nazionala ?
2012-13 Lehenengo Nazionala ?
2013-14 Euskal Liga (A multzoa) 2.a
2014-15 Euskal Liga (A multzoa) 1.a
2015-16 Euskal Liga (1 maila) 3.a
2016-17 Euskal Liga (1. maila) 4.a
2017-18 Euskal Liga (1. maila) 2.a

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]