Edukira joan

Fernando Martínez Sanabria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fernando Martínez Sanabria

Bizitza
JaiotzaMadril1925eko otsailaren 23a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBogota1991ko abenduaren 26a (66 urte)
Hezkuntza
HeziketaKolonbiako Unibertsitate Nazionala
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa

Fernando Martínez Sanabria (Madril, 1925eko otsailaren 23a - Bogota, 1991ko abenduaren 26a), izengoitiz Chuli Martínez, jatorri espainiarreko kolonbiar arkitektoa izan zen.

Espainian jaio zen arren, oso gazterik aldatu zen bere familiarekin Kolonbiara, 1938an, eta Bogotako Unibertsitate Nazionaleko Arkitektura Fakultatean ikasi zuen. Herri-lanetako Ministerioan hasi zen lanean 1948an, eta geroago familia bakarrerako etxebizitzen proiektu-egile gisa nabarmendu zen (Veraguas auzoko Banco Central Hipotecarioren etxebizitzak, 1956). Beste zenbait obra aipagarriren artean, azpimarratzekoak dira Barranquillako Caja Agrariaren eraikina (1961), Unibertsitate Nazionaleko Ekonomia Fakultatea, Bogotako Bavaria eraikina eta Pahlavi liburutegiaren proiektua (Teheran). Irakasle-lanetan jardun zuen, Unibertsitate Nazionaleko eta Andeetako Unibertsitateko Arte Ederretako katedradun gisa (Bogotan biak).

Bere arkitekturari dagokionez, nabarmen agertzen da paisaia barne-espazioetara erakartzeko asmoa. Argi naturala erabili zuen nagusiki, eraikinari askatasun eta dinamismo handia ematen zioten irekigune geometrikoen bitartez, eta horma bihurgunetsuak, maila desberdinak, sabai okerrak, eta funtzionaltasuna ere ezaugarri aipagarriak dira bere obran. Hainbat sari irabazi zituen, besteak beste, Kolonbiar Arkitekturako I. Bienalekoa (1960) eta ohorezko aipamena Donostiako Euro-Kursaal Turismo Gunearen proiektuaren zirriborroarekin (1963).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]