Fernando Urkia
Itxura
Fernando Urkia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Arbizu, 1896ko apirilaren 16a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Erroma, 1959ko martxoaren 19a (62 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiza, idazlea eta musikagilea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Fernando Urkia (Arbizu, Nafarroa Garaia, 1896ko apirilaren 16a – Erroma, Italia, 1959ko martxoaren 19a) elizgizona, euskal idazlea eta musikagilea izan zen. Erromatar Eliza Katolikoan, Argentinako Salta hiriko apezpiku izatera heldu zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Altsasun eta Oñatin ikasi ondoren apaiztu zen. Hasieratik musikan interesaturik, konpositorea eta organo-jotzailea izan zen. Euskaltzalea, Euskal Esnalea aldizkarian idatzi zuen. Gerrarekin batera Argentinara bidali zuten. Han, Salta hiriko apezpikua izan zen. Europara bueltatuta, Erroman hil zen, 1959an.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musika konposizio asko utzi digu eta baita ere euskaraz idatzitako artikulu ugari. Lau antzerki lan idatzi zituen:
- Ilargi bete (1928)
- Aralar mendian, 1934ko martxoan Antzerti aldizkarian argitaratuta.
- Iñauteriaren eriotza, eta
- Uribarriko sorgiña.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kategoriak:
- 1896ko jaiotzak
- 1959ko heriotzak
- Euskal Herriko frankismoaren erbesteratuak
- Euskal antzerkigileak
- Euskal Herriko antzerkigileak
- Euskal Herriko musikagileak
- Nafarroako biografia zirriborroak
- Euskal Herriko apaiz katolikoak
- Nafarroa Garaiko idazleak
- Euskal idazleak
- Arbizuarrak
- Erroman hildakoak
- Argentinako apezpikuak