Fernando de Herrera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Fernando de Herrera
Fernando de Herrera el Divino.jpg
Fernando de Herrera
Francisco Pachecoren marrazkia, 1599
Bizitza
Jaiotza Sevilla1534
Herrialdea  Espainia
Heriotza Sevilla1597 (62/63 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea poeta eta idazlea
Genero artistikoa olerkigintza

Fernando de Herrera (Sevilla, 1534 - Sevilla, 1597), ezizenez El Divino deitua, espainiar olerkaria izan zen. Andaluziako Errenazimentuko olerkari gailena izan zen.

Herreraren poesian, formaz joria eta gaietan berrikuntza handirik gabea, Garcilaso de la Vegaren eta Luis de Góngoraren eragina nabari da. Amodiozko olerkiak ondu zituen batez ere, Petrarcaren ildotik sonetoetan idatziak, nahiz eta Ausiàs Marchen ukitua ere ageri duen. Oda aberkoiak ere idatzi zituen, hala nola Canción a la batalla de Lepanto (1571) eta La canción por la pérdida del rey don Sebastián (1578). Historiako lanak ere idatzi zituen. Erudizio handiko kritikaria zen; Espainiako literatura-teoriaren lehen lanetako bat moldatu zuen, Garcilasoren lanen edizio kritikoaren harira: Obras de Garcilaso de la Vega, con anotaciones de Fernando de Herrera (1580).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fernando de Herrera Aldatu lotura Wikidatan