Garcilaso de la Vega

Wikipedia, Entziklopedia askea
Garcilaso de la Vega
Supuesto retrato de Garcilaso de la Vega.jpg
Bizitza
Izen osoaGarcilaso de la Vega
JaiotzaToledoc. 1501
Herrialdea Espainia
HeriotzaNiza1536ko urriaren 14a (33 urte)
Familia
AitaGarcilaso de la Vega (enbaxadorea)
AmaSancha de Guzmán
Ezkontidea(k)Elena de Zúñiga (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, soldadua, idazlea, diplomazialaria, politikaria eta militarra
Genero artistikoaolerkigintza
hamalauduna

Discogs: 666038 IMSLP: Category:Vega,_Garcilaso_de_la Find a Grave: 7620463 Edit the value on Wikidata

Garcilaso de la Vega (Toledo, 1501 inguruan - Niza, 1536ko urriaren 14a) espainiar olerkaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia noblean jaio zen eta gortean hezi zuten. Anitz gudutan parte hartu zuen: komuneroen kontra Oliasen, turkiarren kontra Rodas uhartean, Nafarroako Gerran eta Hondarribiko setioan, Vienako eta Tunisiako guduetan. Proventzako kanpainian (1536) harri batek buruan jo, eta zauriturik utzi zuen, Muyko gotorlekuari erasoan ari zitzaiola; handik egun batzuetara hil zen.

Errenazimentu garaiko gizon eredugarria da Garcilaso: soldadu, gorteko gizona eta olerkaria. Hasierako bertsoak Gaztelako zortzikoan idatzi bazituen ere, Joan Boscà bere adiskide minaren eraginez, Italiako bertso-neurriak bereganatu zituen, Petrarkaren moldean. Sonetoak, eglogak eta eresiak idatzi zituen. Oso eragin handia izan du gaztelerazko poesian, eglogen bidez, batez ere. Garcilasoren olerkiak hil ondoren argitaratu ziren, Boscárenekin batera, 1543an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Garcilaso de la Vega Aldatu lotura Wikidatan