Ferragosto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ferragosto
Irudia
Motanational day (en) Itzuli
Honen izena daramaabuztu
EgunAbuztuaren 15

Ferragosto Italian urteko jaiegun garrantzitsuenetako bat da, izaera laikoa du eta abuztuaren 15ean ospatzen da. Egun honetan italiar andana hondartzetara edota mendira joan ohi da, hiriak turista eta bisitari kanpotarrak ez beste huts-hutsik gelditzen direlarik.

Italierazko ferragosto izendapena latinezko Feriae Augusti (Augustoren Oporrak) hitzetatik dator. K. a. 18. urtean Zesar Augusto enperadoreak ezarritako jaieguna izan baitzen, honenbestez hilabete antzinagoko nekazaritza lanak amaitu osteko hilabete honetan ospatu ohi ziren beste jai paganoei gehituz.

Bestalde, ferragosto jai laikoak usadio edo egutegi katolikoaren Mariaren Jasokundearen jaiegunarekin ere bat egiten du, alegia, Hego Euskal Herrian eta Espainian ospatzen den jaiegun katolikoa, baina antzinakotasunarengatik baldin bada, jaiegun katolikoak erromatar jaiegunarekin bat egiten duela zehazkiago edo hobekiago esanda dago, ferragosto erromatar jaieguna Ama Birjinaren jaiegun katolikoa baina lehenagotik sortua izan baitzen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]