Feta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Feta
Jatorrizko herrialdea Grezia
Esnearen jatorriaArdia (≥70%) eta ahuntza
PasteurizatuaAldaeraren arabera
EgituraAldaeraren arabera
Zahartze denboraGutxienez 3 hilabete
ZiurtagiriaJatorri deitura babestua 2002[1]

Feta (grezieraz: φέτα, féta, "xerra") ekialdeko Mediterraneoko hainbat tokitan, baina batez ere Grezian, egiten duten gazta da, 2002tik jatorri deitura babestua duena.

Osagai nagusia ardi-esnea izan arren badaude beste esne erabiltzen dutenak.[2] Gatzunean ontzen den gazta hau aspalditik egiten dute eta jada antzinaro klasikoan ezagutzen zuten. Greziar entsaladaren eta spanakotiropites izeneko opilen osagaietako bat da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.