Figaroren ezkontzak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Figaroren ezkontzak
Jatorria
Sorrera-urtea1785
Argitaratze-data1785
Estreinaldi-data1786ko maiatzaren 1a
IzenburuaLe nozze di Figaro
Ezaugarriak
Genero artistikoaOpera bufoa eta opera
Hizkuntzaitaliera
Zatiak4 act (en) Itzuli
Telesailalist of operas by Wolfgang Amadeus Mozart (en) Itzuli
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaThe Marriage of Figaro (en) Itzuli
LibretistaLorenzo Da Ponte
Bestelako lanak
MusikagileaWolfgang Amadeus Mozart
Fikzioa
Historia
Jasotako sariak

IMSLP: Le_nozze_di_Figaro,_K.492_(Mozart,_Wolfgang_Amadeus) Allmusic: mc0002367338 Edit the value on Wikidata

Figaroren ezkontzak (italieraz: Le nozze di Figaro) Wolfgang Amadeus Mozart musikagilearen lau ekitaldiko opera bufo bat da, Lorenzo da Ponteren italierazko libretoa duena.[1] Berez Pierre Augustin Caron de Beaumarchaisen La Folle Journée, ou le Mariage de Figaro antzezlanean oinarrituta dago.[2] 1785 eta 1786 artean idatzia, 1786ko maiatzaren 1ean estreinatu zuten Vienan, Mozartek berak zuzendua.

Mozarten konposiziorik onenetako bat eta musikaren historiako operarik garrantzitsuenetako bat da. Bere garaian kritika asko jaso zituen arren, arrakasta handia lortu zuen antzezpenetan. Obra honekin hasten da Mozarten eta Da Ponteren arteko lankidetza, operaren historiako emankorrenetako bat, zeinetatik generoko hiru maisulan atera ziren: Figaroren ezkontzak, Don Giovanni eta Così fan tutte.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Istorioa Sevillan garatzen da, XVIII. mendearen bigarren erdian, eta Almavivako kondearen jauregian kokatzen da. Rosina bere emazte bihurtu da dagoeneko, kondesa, baina kondea Susanna gaztearen mesedeen bila dabil, Figaroren emaztegaia baita, kondearen morroia. Istorioa korapilatu egiten da Almavivako kondeak jakiten duenean bere morroi Cherubinok interes handia duela kondesarengan, eta, horregatik, aldamenetik kendu nahi du gerrara bidaliz. Figaro, Susanna eta kondesa ados daude kondearen asmoak oztopatzeko eta bere desleialtasuna agerian uzteko. Baina, bitartean, Figaro Bartolo eta Marcellinarekin eztabaidatzen ari da, eta honek Figaro bien semea dela jakiten du. Egunaren amaieran, protagonista guztiak jauregian daude, eta han izaten dira nahasteak, azkenean kondea eta kondesa adiskidetu eta Figaro eta Susanna ezkon daitezkeen arte.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia Tesitura Estreinaldiko aktore-multzoa
Zuzendaria: Wolfgang Amadeus Mozart
Figaro baxu-baritono Francesco Benucci
Susanna soprano Ann Storace
Rosina kondesa soprano Luisa Laschi
Almavivako kondea baritono Stefano Mandini
Cherubino mezzosoprano Dorotea Bussani
Marcellina mezzosoprano Maria Mandini
Don Bartolo baxu sakon Francesco Bussani
Don Basilio tenore buffo Michael Kelly
Antonio baxu buffo Francesco Bussani
Barbarina soprano Anna Gottlieb
Don Curzio tenore buffo Michael Kelly
Herritar, saltzaile eta zerbitzariak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]