Lorenzo Da Ponte

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lorenzo Da Ponteren erretratua

Emanuele Conegliano, Lorenzo Da Ponte izenaz ezagunagoa (Vittorio Veneto, Italia, 1749 - New York, AEB, 1838), Italiako abenturazalea eta idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1773. urtean apaiz egin bazen ere, apaizgotik bota egin zuten erlijio gauzetan zuen utzikeriagatik. Vienara erbesteratu zen 1781. urtean, eta ondoren, Pragara jo zuen. Azken hiri honetan Casanovarekin harremanetan jarri zen.

Mozarten operen libretoen egile ospetsua da: Figaroren ezteiak, Don Giovanni eta Cosi fan tutte.

Bere bizitzako oroitzapenak ere argitaratu zituen (Mémoires, 1823-1827).

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lorenzo Da Ponte Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]