Pierre Augustin Caron de Beaumarchais

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Pierre Augustin Caron de Beaumarchais
D'après Jean-Marc Nattier, Portrait de Pierre-Augustin Caron de Beaumarchais (Bibliothèque-musée de la Comédie-Française) -001.jpg
Bizitza
Jaiotza Paris1732ko urtarrilaren 24a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1799ko maiatzaren 18a (67 urte)
Hobiratze lekua Père Lachaise hilerria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea, musikaria, poeta, enpresaburua, argitaratzailea, antzerkigilea, diplomazialaria, finantzaria eta iritzi-kazetaria
Lan nabarmenak The Barber of Seville
The Marriage of Figaro
IMDb nm0064559

Pierre Augustin Caron de Beaumarchais (Paris, 1732ko urtarrilaren 24a - Paris, 1799ko maiatzaren 18a) frantses idazle, musikari eta enpresagizona izan zen, eta Argien mendeko pertsona enblematikoenetako bat.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erloju-konpontzaile baten semea zen eta hamahiru urterekin ikasketak utzi eta aitaren lanbidea hartu zuen. Gero, Luis XV.aren gortean sartu zen, haren alaben harpa-irakaslea izan zelarik. 1757an maila apaleko aitoren alaba batekin ezkondu baitzen, emaztearen jabetza batetik hartu zuen Beaumarchais deitura. Ezkontzarekin aberasturik eta erregearen babesa izanik, finantza-negozioetan sartu zen. Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerran arma-merkatari ibili zen. Frantziatik ihes egin behar izan zuen Iraultza-aldian.

1777an Idazle Dramatikoen Elkartearen (Société des auteurs et compositeurs dramatiques) sortu zuen eta 1783-1790 artean Voltaireren lan guztiak agerrarazi zituen. Zenbait drama burges idatzi zituen, hala nola Eugénie (1767), Les Deux Amis (1770). Ospea, alabaina, bi lan bikainek ekarri zioten: Le Barbier de Séville (1775) eta Le Mariage de Figaro (1784). Sei urtez debekatua egon zen azken lan hau, Iraultzaren aitzindari gisa hartua izan da, satira gisakoa, kritikaren helburu ziren aitoren semeek berek txalotu bazuten ere. Opera ospetsuen oinarri izan dira biak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pierre Augustin Caron de Beaumarchais Aldatu lotura Wikidatan