Fillas de Cassandra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fillas de Cassandra
Datuak
JatorriaGalizia Vigo
Musika motafolk
Urteak2022 -
Taldekideak
María SOA
Sara Faro
Informazio gehigarria
www.fillasdecassandra.eu
Twitter: fillasdecassmp3 Instagram: fillasdecassandra.mp3 Youtube: UCMm7BzR-giLoqIjJDlYelPQ Spotify: 4OETSqPg52NUKHEQEroph5 Edit the value on Wikidata

Fillas de Cassandra Vigon 2022. urtean sorturiko musika taldea da, María SOAk eta Sara Farok eratzen dutena.

Galiziako musika tradizionala eta soinu modernoak uztartzen dituzte feminismoa eta greziar mitologia landuz[1].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maria eta Sara, biak dira vigotarrak, eta Feminismoaren inguruko jardunaldi batzuetan ezagutu zuten elkar[1]. MaríaSOAk ahotsa, perkusioa eta pianoa jotzen du eta Sara Farok ahotsa eta perkusioa.

Doinu tradizionalak berreskuratzen dituzte eta hitz berriak gehitzen dizkiote, poparen, musika elektronikoaren eta klasikoaren eraginak uztartuz. Ikusleak ere parte hartzen duen antzezlana osatzen dute oholtzan.

2022an Luar telebista saioan "Lisístrata" abestiarekin egin zuten debuta eta ondoren Galiziako areto ugaritan aritu ziren[2].

2023an Acrópole diskoa atera zuten, taldearen estreinakoa, eta emakumezko heroi mitologikoak agertzen diren antzezlan klasikoaren itxura du. Antigona, Pandora, Eko, moirak eta Dafne eta Sirinx ninfak agertzen dira diskoan[3].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Acrópole (2023)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • aRi[t]mar Saria (2023), Galiziako 2022. urteko musika talde onenari

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) ¿Quiénes son Fillas de Cassandra? - fantasticmag. 2023-03-13 (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).
  2. (Galizieraz) «Fillas de Cassandra traen o seu tema 'Lisístrata' para facernos bailar | CRTVG» www.crtvg.es (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).
  3. (Galizieraz) «Fillas de Cassandra: «Queremos permitirnos errar»» Vinte 2023-03-03 (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]