Pandora

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pandora
Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
Aitabaliorik ez
Amabaliorik ez
Ezkontidea(k)Epimeteo
Seme-alabakPirra
Pandora, Jules Joseph Lefebvre-ren margolana, 1882

Pandora[1] (greziera zaharrez Πανδώρα, Pandốra, "dohain guztiak") Greziako jainkoek sortutako emakumea da. Pandorak "denen opari" esan nahi du (Jainkoek emakumeari ematen dizkioten dohainei erreferentzia eginez), izan ere, jainko guztiak jarri zuten zerbait sortua izan zenean. [2] Zeusek egindako lehen emakumea izan zen, Prometeo zigortzeko, honek gizadiari suaren sekretua erakutsi eta gero.

Hermesek giza ahots eta esentziaz hornitzen du, eta gezurra eta falazia jartzen dizkio bihotzean. Atenea eta Afrodita, Grazia Jainkotiarrak, Persuasioa eta Orduak jantzi eta apaintzen dute[3].

Giza gaitz eta zoritxar guztiak barruan zituen kaxa zeukan. Epimeteorekin ezkondu eta honek kaxa ireki egin zuen: munduan zehar gaitz guztiak zabaldu ziren orduan eta kaxaren hondoan itxaropena baino ez zen gelditu.

Pandoraren kutxa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pandoraren kutxaren mitoaren arabera, Pandora Epimeteorekin ezkondu arte, gizadia patxadatsu eta osasuntsu bizi zen Lurrean, baina Epimeteok Pandoraren kutxa ireki zuenean, giza zoritxar guztiak askatu ziren munduan (zahartzea, gaixotasunak, nekea, erokeria, bizioa, pasioa, izurritea, tristura, pobrezia, eta abar). Pandorak ozta-ozta itxi zuen bere kutxa itxaropena bere barnetik irten aurretik. [4]

Ondoren, gizaki guztiei esan zien oraindik itxaropena geratzen zitzaiela beraien bizitzetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak
  2. (Gaztelaniaz) «Pandora» Wiki Mitología Griega (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).
  3. (Gaztelaniaz) «Un regalo de todos» El caldero de Dodona 2017-06-19 (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  4. (Gaztelaniaz) «La caja de Pandora» Mitos y Leyendas 2013-11-07 (Noiz kontsultatua: 2020-05-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]