Filolao

Wikipedia, Entziklopedia askea

Filolao Krotonakoa (Krotona, K.a 470-K. a. 385) zientzia gizon eta filosofo pitagoriko bat izan zen. Eskola pitagorikoko kide nabarmenetakoa izan zen, Pitagoras bera baino ehun bat urte geroagokoa. Pitagorikoetan liburu bat idatzi zuen lehenengoa omen da, Naturaren gainean izenekoa hain zuzen, baina lan horretatik zati batzuk bakarrik gorde dira. Zientzia arloan, kosmologia, psikologia eta medikuntza landu zituen.

Pentsaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filolaok kosmos osoa mugagabean mugatuak sartu eta doitzearen ondorioa dela dio. Bere hitzetan:

"Natura mugagabeak ziren gauzez eta mugatzaileak diren gauzez osatu zen kosmosean, kosmosa osotasun gisa zein bete baitako guztia gisa harturik". Lehenengo zatia.

Mugagabean mugatzaileak harmoniaz osatzen dira, musikan gertatzen den antzera.

Bere aburuz unibertsoak honako ezaugarriak zituen:

  • Erregularra
  • Aurresangarria
  • Aritmetikoa

Planetak eta astroak biraka egongo lirateke, lurrak adibidez orbita zirkular batean. Joniarren unibertsoekin alderatuz ezberdintasun garrantzitsuak ziren aipaturikoak, gainera eguna eta gauaren efektua azaldu zuen. Honen ustez lur espazioan finko zegoen puntu baten inguruan zebilen biraka, ideia hau bere garaikide izan zen Calamatako Leuripides rapsodak jaso zuelarik.

Filolaosen ustez kosmosaren erdigunean Hestia izeneko su bat zegoen eta 9 gorputz zeuden bere inguruan:

  • Antichon, eguzkiagandik lurra babesten zuen planeta ikusezina lurra, bere inguruan biratuz eta beti aurpegi bera emanez; Antiterra ere deitua.
  • Lurra
  • Ilargia
  • Eguzkia, erdiguneko sua islatzen zuen kristalezko esfera.
  • 5 planeta ikuskarriak: Merkurio, Artizarra, Marte, Jupiter eta Saturno
  • Izar finkoen esfera, hau da, aurreko astroak biltzen zituen esfera.