Finis Valorum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Finis Valorum
Star Warsen unibertso hedatua
Argitalpena
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Datu biografikoak
HerrialdeaErrepublika Galaktikoa
Sexuagizonezkoa
Jarduerapolitikaria

Star Warsen unibertsoan Finis Valorum Errepublika Galaktikoko Kantziler Gorena zen Nabooko guduaren aurreko urteetan.

Valorum kantzilerra, ordurarte galaxia nahiko modu onean gobernatu zuena, garai horretan Nabooko erregina zen Padmé Amidalaren zentsura mozio baten bidez bere kargutik kendua izan zen, Naboo planeta Merkataritza Federazioaren aurka jasaten ari zen krisia konpontzeko bere ezgaitasunaren aurrean, Palpatine senatariak aholkatuta. Senatuan Valorum ordezkatzeko hautagaien artean Palpatine bera zegoen, Kantziler Goren aukeratua izan zena egun batzuk beranduago, Errepublika Inperio bihurtu aurretik kargu hau bete zuen azken pertsona izan zelarik.

Valorum Geonosiseko gudua gertatu eta gutxira hila izan zen egiletza Sistema Independenteen Konfederakuntzako separatistei eman zitzaien eraso terrorista batean. Baina, Valorum aurretik Bail Organa senatariarekin bildu zen, Palpatinen ekintza politikoei buruzko bere susmoak adieraziz.

Valorum kantzilerra zinean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finis Valorumen papera Star Warsen filmetan Terence Stampek antzeztu zuen, lehen eta azken aldiz Star Wars I. Atala: Mehatxu Mamua filmean agertuz. Stampek, paper hau antzezteko AEBetako presidente ohia den Bill Clintonengan oinarritu zela esan zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]