Edukira joan

Finlandiako Irratiko Orkestra Sinfonikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Finlandiako Irratiko Orkestra Sinfonikoa
Datuak
Motaorkestra eta orkestra sinfonikoa
HerrialdeaFinlandia
JabeaYleisradio
Historia
Sorrera1927
SorlekuaHelsinki
Jasotako sariak
webgune ofiziala
IMDB: nm3501295 Spotify: 2mOOisaysxHsyh7ielXlo9 Musicbrainz: 180c07bf-5a33-4d54-b9bb-be7f83b26309 Discogs: 1400529 Edit the value on Wikidata

Finlandiako Irratiko Orkestra Sinfonikoa (Finlandieraz: Radion sinfoniaorkesteri) Finlandiako Helsinki hirian dagoen orkestra da. Haren egoitza Helsinkiko Musika Zentroa (Helsingin musiikkitalo) da, 1952an Finlandian propio diseinatutako lehen kontzertu-aretoa. 1927an sortu zuten. Yleisradio edo Finlandiako irrati-telebista publiko konpainiaren orkestra nagusia da.[1] Orkestran 99 musikarik jotzen dute. Taldea 90 kidera handitu zen 1970eko hamarkadan, eta orkestra sinfoniko osoa bihurtu zen.

Taldea 1927an sortu zen irratiaren orkestra bezala hamar musikarirekin, Erkki Linko bere lehen zuzendaria zelarik. Zuzendari nagusiaren titulua inoiz izan ez bazuen ere, Linko 1952ra arte egon zen orkestrarekin. Toivo Haapanen lehen orkestra-zuzendaria izan zen 1929an, eta postua mantendu zuen 1950ean hil zen arte. Orkestrak batez ere estudioko kontzertuak eman zituen bere historiaren lehen zatian. Bigarren Mundu Gerrara arte, orkestrak 20 kontzertu publiko baino ez zituen eman, normalean beren lerroak indartzeko musikari independenteekin. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Hella Wuolijoki Finlandiako Irratiko zuzendari nagusi berriarekin, orkestraren plantilla 50 musikarietara zabaldu zen.

Orkestraren diskografiak Jean Sibeliusen musika barne hartzen du, Berglundek idatzitako partiturekin mundu mailako espezialistatzat jotzen dena. Orkestrak ere beste Finladiako musikarien lanak grabatu ditu: Paavo Heininen, Joonas Kokkonen, Magnus Lindberg eta Aarre Merikanto. Finlandiarrak ez diren musikarien lanak era grabatu dituzte, besteak beste, Gustav Mahler, Carl Nielsen, Béla Bartók egileen lanak.[2][3]

Zuzendari nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Toivo Haapanen orkestra zuzentzen Helsinkin, 1945ean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]