Béla Bartók

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Béla Bartók
Bartók Béla 1927.jpg
Bizitza
Jaiotza Sânnicolau Mare1881eko martxoaren 25a
Herrialdea  Hungaria
Heriotza New York1945eko irailaren 26a (64 urte)
Hobiratze lekua Ferncliff Cemetery
Heriotza modua berezko heriotza (Leuzemia)
Familia
Aita Béla Bartók
Ezkontidea(k) Ditta Pásztory-Bartók
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak Hungariera
Irakaslea(k) László Erkel
István Thomán
Hans von Koessler
Lanbidea
Lanbidea musikagilea, piano-jotzailea, koreografoa, maisu/maistra, pedagogoa, musikologoa, musika-irakaslea, ethnomusicologista, unibertsitateko irakaslea, collector of folk musica eta entomologoa
Lan nabarmenak Bizarrurdinen gaztelua
String Quartet No. 2
String Quartet No. 1
Sonata for Two Pianos and Percussion
Jasotako sariak
Kidetza Hungariako Zientzien Akademia
Genero artistikoa opera
Musika instrumentua pianoa
Sinesmenak
Erlijioa ateismoa
Unitarianismoa
IMDb nm0059388

Béla Bartók, (Nagyszentmiklós, Banat, 1881eko martxoaren 25aNew York, 1945ko irailaren 26a) hungariar musikagilea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika Bratislavan lehenbizi eta gero Budapesten ikasi ondoren, azken hiri horretan piano-irakasle izan zen 1907tik aurrera. Zoltán Kodály lagunak bultzaturik, Hungariako kantu herrikoiak eta folklorea, errumaniarra eta eslaviarra bereziki, ikasteari ekin zion. Kodályrekin batean, ikasbidaiak egin zituen Erdialdeko Europako eskualde anitzetan eta, geroago, Afrikan. Modu horretara, herri-musika biltzen zuten hogeita hamar mila disko grabatu zituzten. Bere lehen lanekin batera, folkloreko kanten transkripzioak egin zituen.

Piano-jotzaile gisa bidaia anitz egin zuen bere sorterritik kanpora. 1934an irakasle-postua utzirik, aurrerantzean Budapesteko Etnografia Museoan musika sailaren arduraduna izan zen. Nazismoaren aurkakoa baitzen, 1940an Estatu Batuetara aldatu zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartoken lanak hainbat eragin jaso zituen. Hasieran, Liszten erromantizismoak ukitu zuen (Symphonie Kossuth, 1903); gero, Debussyren inpresionismora hurbildu zen (Imajinak, 1911). Ondoko ikerketa aldian, Stravinskiren espresionismoaren ondoan, Berg eta Schönbergen kromatismoa azaldu zuen. Nolanahi ere, folklorearen eragina nabarmena da beti haren lanean. Bartoken artea, beraz, sintesi- eta asimilazio-ahaleginen adierazlea da. Bai melodia- eta erritmo-sortzaile, bai orkestratzaile gisa, musikagile sendo eta nortasun handikoa da. Bartoken musika, aldi berean, musika landua eta herri-musika da, lirismo oparo eta kontrapuntu sarkorrekoa, politonalitate gero eta konplexuagokoa.

Ahotserako lanen artean nabarmentzekoak dira Hungariar herri kantak (1911), Bizar Urdin-en gaztelua (1911) eta Mandarin miragarria (1919); pianorako lanak Allegro barbaro (1911), Sonatina (1915), Hiru Kontzertu (1926, 1931, 1945), Bi piano eta perkusiorako sonata (1937); harirako idatzitakoen artekoak dira: Biolin eta pianorako bi sonata (1921, 1922), Biolin eta orkestrarako kontzertua (1938), Harirako sei kuarteto (1906, 1940) eta Hari, perkusio eta zelestarako musika (1936), haren lanik ezagunena. Bestalde, Bartoken lan jarraitu etengabearen neurria ematen du bere semeari piano-ikasketetan laguntzearren egin zuen Mikrokosmos (1926-1937) suitea, 156 piezak osatua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Béla Bartók Aldatu lotura Wikidatan