Carl Nielsen
Carl Nielsen (Nørre-Lyndelse, Danimarka, 1865eko ekainaren 9a - Kopenhage, Danimarka, 1931ko urriaren 3a) daniar musikagilea, biolin-jotzailea eta zuzendaria izan zen.
Danimarkako musikagile ospetsuena da, idatzi zituen sinfoniengatik bereziki miretsia.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1884-1886 urteetan egin zituen ikasketak Kopenhageko Kontserbatorioan. Geroago Errege Antzokiko kapera-maisu izan zen (1908-1914) eta Kopenhageko Musika Elkarteko zuzendari (1915-1927).
Kontserbatorioko irakasle ere izan zen, eta 1931. urtean zuzendari izendatu zuten, hil baino lehenago.
Harmonia kromatikoak eta disonanteak erabili zituen, eta egitura tinkoak kontrapuntuaren alorrean. Tonalitatearekin, berriz, ausart jokatu zuen, atonalismoa eta politonalismoa erabiliz. 1890-1925 urteetan idatzitako sei sinfonietan nabaria da Nielsenek egin zuen aurrerabidea.
Bi opera ere idatzi zituen: Saul eta Dabid (1902) eta Maskarada (1906); hiru kontzertu eta kamerako, koruko eta teklaturako lan ugari. Danimarkako herri-musikan oinarritutako kantu bikainak idatzi zituen.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carl Nielsen ![]() |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.