Finnian Clonardekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Finnian Clonardekoa
Clonard Statue St Finian Selection 2007 08 26.jpg
Bizitza
Jaiotza Myshall, 470 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Heriotza 549 (78/79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak latina
Jarduerak
Jarduerak monjea
Kidetza Irlandako hamabi apostoluak
Santutegia
Abenduaren 12

Finnian Clonardekoa (San Finnian edo 'Cluain Eraird', baita Finian, Fionán edo Fionnán irlanderaz, eta Vennianus edo Vinniaus latinezko formaz; 470-549) fraide irlandar monastiko goiztiar bat izan zen, gerora santu izendatua, eta berak sortu zuen Clonard abadia, egungo County Meathen. Irlandako Hamabi Apostoluen maisua izan zen. Finnian Clonardekoa edo San Finnian jotzen da (Enda Arangoarekin batera) irlandar monasterio ordenaren gurasotzat.[1]

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finnian Leinster Erresuman jaio zen, Findlogen semea. Bere jaioterria egungo Ross Berritik gertu dagoela uste da. San Abbanek bataiatu zuen Finnian eta, gaztetatik, Fortchern, Trimeko apezpikuaren ardurapean jarri zuten.[2]

Iturri batzuen arabera, Martin Tourskoaren monasterio zentroan hezi zuten, Galian, Toursek oso diziplina zorrotza izatearen ospea zuen.Geroago, Galesera joan zen, eta bere ikasketak Cadoc Jakitunaren monasterioan jarraitu zituen ikasketak, Llancarfanen. Bertan eman zituen urteak, otoitzean eta ikasketan.[3] Finnianek Erromako klasikoen eta San Jeronimoren Vulgataren kopiak egin zituen.

Galesen hogeita hamar urte eman ondoren, jaioterrira itzuli zen, Codex Salmanticensisen arabera. Hala ere, Hickeyk nabarmendu duenez (1996, 9. or.), "hogeita hamar urte Irlandatik kanpora luzaroegi ematen du Finnianen lorpenak kontuan hartzen baditugu".[4]

Monasterio lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Clonardeko elizako beirate bateko irudikapena: Finnian monasterioa lantzen
Finnian sermoiak ematen

Finnian Aghowlera heldu zen lehenik Wicklow konderrian, Sliabh Condalaren magalean; bertan, Oengusek, Leinster-ko erregeak, finkapen bat esleitu zion. Monasterio komunitate bat sortu zuen, orduan, Skellig Michael, Kerryko kostalde aurrean. Bertatik, Santa Brigidida monasteriora joan zen, Kildarera. 520 aldera, azkenean, "aingeru batek" Cluain Erairdera gidatu zuen (Clonard, Meath konderria), Boyne ibai ondoan, eta esan bide zion bere pizkundearen lekua izango zela.

Clonarden, Finnianek gela bat buztin eta akaziazko eliza bat eraiki zuen, eta ikasketa, nekaldi eta otoitz bizitza bat hasi zuen. Bere ikasketa eta santutasun ospea luze gabe zabaldu zen, eta adin guztietako jende ikasia bertaratu zen kopuru handitan. Finnianek, orduan, Galeseko monasterioetako ohituretan oinarritutako monasterio bat moldatu zuen, baita Basamortuko Aiten ohituretan Eskrituretan ere.

Ezaguna zen Clonardeko erregelaren zorroztasuna eta aszetismoa. Idatzita geratu zenez, monasterioen sortzaileak bilakatutako Finnianen ikasleak liburu bat edo makulu bat edo beste objektu bat eskuetan atera ziren, eskribauen edo artisauen tailer bat ezarri zirela Clonarden oso hasieratik. Finnianen penitentziak lanak penitentzia agintzen du bekaturako joerak drezatzeko eta bertutea lantzeko. Agiriak ikasketa handia uzten du agerian, Joan Casianoren ikasketetatik edaten du, zortzi joera gaiztoak (sabelkeria, larru-jotze, diruzalekeria, sumin, abaildura, nagikeria, handiuste eta harrokeria) menderatzeko moduaz.

Geroko bizitza eta heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Finnianen Ofizioan esaten denez, gutxienez 3.000 ikaslek jaso zuten heziketa aldi berean Clonardeko belaze berdeetan.[5] Finnian maisua zen Eskritura Santuen azalpenean, eta hori bide da haren hitzaldiek zuten abegi zabalaren arrazoia batez ere. Haren irakaskuntzarako sena eta aszetismoaren idealerako zuen erabateko atxikimenduak belaunaldi oso bat inspiratu zuen.

Clonardek Europa osoko ikasleak erakarri zituen. Ciarán Clonmacnoisekoak eta Kolunba Ionakoak, bestek beste, ikasi zuten harengandik. Haiek eta beste askok Finnianeko monasterioan eskuratu zituzten ezagutzaren haziak, eta hura kanpoan erein zuten arrakasta handiz. Finnian 549an hil zen.[6] Hickeyk dioenez (1996), "haren bizitzako lorpenak kontuan hartzen baditugu, eta ez haren biografoak egotzi zion adin miragarria, 140 urte, pentsa dezakegu hirurogei edo hirurogeita bost urterekin hil zela beharbada".[6] Haren hilobia Clonardeko bere elizan dago.

Finnianen arreba, Santa Regnach, Kilreynagheko abadea izan zen, egungo Banagher herritik hurbil.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Wallace, Martin. A Little Book of Celtic Saints. Belfast. Appletree Press, 1995, ISBN 0-86281-456-1, p.19
  2. Thunder, John., "St. Finnian of Clonard", Irish Ecclesiastical Record, Vol. XIII, p. 810, 1892
  3. "St. Finian of Clonard", All Saints Parish Txantiloi:Webarchive
  4. Hickey, Elizabeth (1996) The Irish Life of Saint Finnian of Clonard: Master of the Saints in Ireland with a Commentary for the general reader Meath: Meath Archaeological and Historical Society 9  ISBN 9780950033273.
  5. Farmer, David Hugh (1997) The Oxford dictionary of saints Oxford: Oxford Univ. Press ISBN 0-19-280058-2.
  6. a b Hickey, Elizabeth (1996) The Irish Life of Saint Finnian of Clonard: Master of the Saints of Ireland with a Commentary for the general reader Meath: Meath Archaeological and Historical Society 5  ISBN 9780950033273.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]