Flandriako Brabante

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Flandriako Brabante
Flandriako Brabanteko bandera Flandriako Brabanteko armarria
Administrazioa
Estatua  Belgika
Izen ofiziala Brabant flamand
Vlaams-Brabant
Hiriburua Leuven
ISO 3166-2 BL
Geografia
Koordenatuak 50° 55′ 00″ N, 4° 35′ 00″ E / 50.916666666667°N,4.5833333333333°E / 50.916666666667; 4.5833333333333Koordenatuak: 50° 55′ 00″ N, 4° 35′ 00″ E / 50.916666666667°N,4.5833333333333°E / 50.916666666667; 4.5833333333333
Provincie Vlaams-Brabant in Belgium.svg
Azalera 2.106 km²
Demografia
Biztanleria 1.094.751 biztanle (2012)
Informazio gehigarria
www.vlaamsbrabant.be

Flandriako Brabante[1] (nederlanderaz: Vlaams-Brabant, ˌvlaːms.ˈbraː.bɑnt ahoskatua; frantsesez: Brabant flamand) Belgika eta Flandriako lurraldea da, erdialdean kokatuta dagoena, Brabanteko dukerriaren mendebalean. 2106 km²-ko azalera dauka, eta 1.060.232 milioi biztanle zituen 2008an. Hizkuntzek bitan banatzen dute: flandriera iparraldean eta valoniera hegoaldean.

Leuven (90.706 bz. 2007an) hiriburua da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurralde lau hezea eta oparoa da, Gette, Haine, Lasne, Orne, Senne, Thines eta Yssche ibaiek zeharkatua.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Anberesko probintzia, ekialdean Linburgo (Flandria), hego-ekialdean Liejako probintzia, hegoaldean Valoniako Brabante, hego-mendebaldean Hainaut eta mendebaldean Ekialdeko Flandria mugakide ditu.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza (barazkiak, laboreak, azukre-erremolatxa) eta era askotako aziendak. Lurren % 10 basoa da (Soigneseko oihana). Brusela Brabant dukerriko hiriburua izateak garapen ekonomikoa bultzatu zuen inondik ere, bertara bildu baitzen Flandesko ehun industria: Anderlecht, Eigenbrakel, Brusela (bertan lantzen da «brabant» izeneko liho mota). Eraikuntza materialak, kimika eta burdingintza industria (Senne, Brusela-Charleroi ubidea). Janari industria (garagardoa, etab.).

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Halle-Vilvoordeko barrutia: Leuvengo barrutia:

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Flandriako Brabante Aldatu lotura Wikidatan