Brusela-Hiriburua eskualdea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Brusela-Hiriburua eskualdea
Région de Bruxelles-Capitale
Brussels Hoofdstedelijk Gewest
Brusela eskualdea-Hiruburua bandera
Administrazioa
Estatua  Belgika
Hiriburua Brusela
Geografia
Koordenatuak 50° 51′ N, 4° 21′ E / 50.85°N,4.35°E / 50.85; 4.35Koordenatuak: 50° 51′ N, 4° 21′ E / 50.85°N,4.35°E / 50.85; 4.35
Brussels in Belgium and the European Union.svg
Azalera 161.4 km²
Demografia
Biztanleria 1.080.790 biztanle (2009)
Dentsitatea 6.697 bizt/km²
Gentilizioa Bruselar
Informazio gehigarria
Hizkuntza ofizialak nederlandera, frantsesa
www.brussels.irisnet.be

Brusela-Hiriburua eskualdea (frantsesez Région de Bruxelles-Capitale, nederlanderaz Brussels Hoofdstedelijk Gewest) edo Bruselako eskualdea (frantsesez Région Bruxelloise, nederlanderaz Brusselse Gewest) Belgika estatua osatzen duten eskualdetako bat da, Flandria eta Waloniarekin batera.

Hizkuntzak eta demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdea, elebiduna legearen arabera, Belgikako komunitate biko biztanle ditu: frantses-hiztunak eta nederlandera-hiztunak. Estatistiken arabera eskualdeko %45a frankofonoa da, %15a nederlandera-hiztuna eta %40a elebiduna (horrexegatik frantsesa da eskualdeko lingua franca). Bruselako eskualdean hainbat nazioarteko erakundeak izaki, Europar Batasunako beste herrialdeko etorkinen dentsitate handienetariko bat dago. Badaude baita ere Magrebetik (batez ere Marokotik), Turkiatik, Amerikatik, Afrikatik (batez ere Kongoko Errepublika Demokratikotik) eta Ekialdeko Europatik etorritako etorkin asko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989ko ekainaren 18tik bruselarrek, lehendabizikoz, bere eskualdeko parlamenturako ordezkariak hautatu zituzten. Geroztik, Brusela Flandria edo Valonia bezalako eskualde bihurtu zen.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brussels Hoofdstedelijk GewestGemeenten.png
Sakontzeko, irakurri: «Brusela-Hiriburua eskualdeko udalerrien zerrenda»

Eskualdeak 19 udalerri (communes edo gemeenten) ditu, Bruselaren inguruan. Hauexek dira (posta kodearekin):

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

RSC Anderlecht dugu eskualde eta herrialde osoko futbol talde nagusia.

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Brusela-Hiriburua eskualdea Aldatu lotura Wikidatan