Flannan uharteak
| Flannan uharteak | |
|---|---|
Flannan uharteetako itsasargia. | |
| Bertako izena | Flannan Isles / Na h-Eileanan Flannach |
| Geografia | |
| Kokapena | |
| Uhartedia | Kanpoko Hebridak |
| Azalera | 0,5887 km2 |
| Punturik garaiena | Eilean Mòr |
| Politika | |
| Herrialdea | |
| Lurraldea | Kanpoko Hebridak |
| Hiri populatuena | Uharte honetako gizakien bizileku bakarra Flannan uharteetako itsasargia da. |
| Gizartea | |
| Biztanleria | 0 edota itsasargiko zaindaria. |
| Info gehiago | Webgunea: Flannan uharteetako itsasargia |
Flannan uharteak (ingelesez Flannan Isles, gaeleraz Na h-Eileanan Flannach) Eskoziako ipar-mendebaldean dagoen Kanpoko Hebridak uhartediko uhartetxo batzuk dira, hain zuzen ere, Lewis uhartetik 32 kilometro inguru mendebalderantz daude. Ingelesez Seven Hunters ("Zazpi Ehiztariak") ezizenaz ere ezagutzen dira.
Itsasargia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berez, uharte hauetako populatutako eraikin bakarra bertako itsasargia da. 1970. urtea ezkeroztik itsasargia erabat automatizatua dago.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uharte hauen izenaren jatorria VII. mendean bertaratu zen San Flannan irlandar santu, otoilari eta abatean dago.
Bitxikeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1900. urteko abenduan gertakari misteriotsu baten lekuko izan ziren, bertako itsasargiko hiru zaindariak arrastorik utzi gabe desagertu baitziren.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Hebridak | ||
|---|---|---|
|
Ascrib · Canna · Cara uhartea · Coll · Colonsay · Crowlin uharteak · Eigg · Gigha · Iona · Isay · Islay · Jura · Kerrera · Lismore · Oronsay · Muck · Mull uhartea · Raasay · Rùm · Scalpay · Skye · Slate uharteak · Soay · Staffa · Summer uharteak · Tiree · Treshnish uharteak · Ulva
| ||
