Monach uharteak
Monach uharteak | |
---|---|
![]() | |
Bertako izena | Monach Islands / Eilean Heisgeir |
Geografia | |
Kokapena | |
Uhartedia | Kanpoko Hebridak |
Uharteak denera | 3 |
Uharte nagusiak | Ceann Ear, Ceann Iar, Hearnish, Deasker, Shillay eta Stocaigh |
Azalera | 6 km2 |
Punturik garaiena | Cnoc Bharr |
Politika | |
Herrialdea | ![]() |
Lurraldea | ![]() Kanpoko Hebridak |
Hiri populatuena | Uharte honetako gizakien bizileku bakarra Flannan uharteetako itsasargia da. |
Gizartea | |
Biztanleria | Biztanleri iraunkorrik gabeak |
Info gehiago | Webgunea: http://www.monachisles.co.uk/ |
Monach uharteak (ingelesez Monach Islands edota Heisker, gaeleraz Eilean Heisgeir edota Heisger) Eskoziako ipar-mendebaldean dagoen Kanpoko Hebridak uhartediko uharte multzo bat osatzen dute. North Uist uhartearen mendebaldean kokatzen dira.
Uharte hauek 1948. urtetik aurrera jendez hustuak daude, baina mendeetan zehar eta 1810. urterarte 100 pertsona baino gehiagoko taldeen bizileku izan ziren. Uhartedi hau osatzen duten gainontzeko uharte txikiagoak Deasker, Shillay eta Stocaigh dira.
Uharte nagusiak Ceann Ear (antzina abadetxe baten kokaleku), Ceann Iar eta Hearnish dira, guzti hauek itsas behera dagoenean loturik egon ohi dira. Esaten denez, garai batean itsas behera zegoenean bertatik Baleshare eta baita North Uist uharteraino ere oinez joan omen zitekeen.
Uhartedi hau Eskoziako Itsas Babesgune bat da. Foka gris, itsas hegazti eta landaredi ugariren bizilekua delarik.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Monach uharteetako itsasargia (Ingelesez)
- Monach uharteak (Ingelesez)
Hebridak | ||
---|---|---|
Barruko Hebridak: Ascrib · Canna · Cara uhartea · Coll · Colonsay · Crowlin uharteak · Eigg · Gigha · Iona · Isay · Islay · Jura · Kerrera · Lismore · Oronsay · Muck · Mull uhartea · Raasay · Rùm · Scalpay · Skye · Slate uharteak · Soay · Staffa · Summer uharteak · Tiree · Treshnish uharteak · Ulva
|