Edukira joan

Flora Sassoon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Flora Sassoon
Bizitza
JaiotzaMumbai1859ko azaroaren 18a
Herrialdea Britainiar Raj
Heriotza1936ko urtarrilaren 14a (76 urte)
Hobiratze lekuaOlibondoen mendiko hilerri judua
Familia
Ezkontidea(k)Solomon David Sassoon (en) Itzuli  1894)
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

Flora Sassoon, jaiotzez Flora (Farha) Gubbay, (Bombay, 1859ko azaroaren 18aLondres, 1936ko urtarrilaren 14a) indiar enpresaburu, hebraista eta filantropo judua izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flora Gubbay 1859an jaio zen Bombayn, Indian[1][2]. Haren aita Ezekiel Abraham Gubbay (1824-1896) zen, Bagdaden jaiotako enpresaburua; ama, berriz, Aziza Sassoon (1839-1897)[1], eta amaren aldeko aitona Albert Abdullah David Sassoon enpresaburu eta filantropoa (1818-1896)[2]. Guztira bost neba-ahizpa zituen, haurrideerdiak kontuan hartuta[1].

Eskola katoliko batean ikasi zuen eta Bagdadeko errabinoen tutoretza pribatua ere jaso zuen[1]. Hamazazpi urte zituela, hebreera, aramera, hindustanera, ingelesa, frantsesa eta alemana menderatzen zituen[1]. The Cairns Post egunkariak garai hartako munduko emakume jakintsuenetako bat deitu zion[3].

Solomon David Sassoon osaba zaharrarekin (amaren osabarekin) ezkondu zen[4][5][6][7]. Hiru seme-alaba izan zituzten: David Solomon (1880-1942)[2], Rachel (1877-1952) eta Mozelle (1884-1921)[1]. Familia Bombayn bizi zen[7].

Flora Sassoonen hilobia (Jerusalem, Olibetako mendiko hilerri judua)

1894an alargundu ondoren, Sassoon senarraren merkataritza-negozioa, David Sassoon & Company, zuzentzen hasi zen[8] eta laster Ingalaterrara joan zen bizitzera[1][7]. Hala ere, asko bidaiatu zuen. 1910ean, seme-alabekin batera, Bagdad bisitatu zuen eta han Ezra Dangoor errabinoa ezagutu zuen[9].

Judu ortodoxoa zen eta beti bidaiatu zuen hamar gizon judu helduekin, minyan bat osa dezaten[6]. Balfourren deklarazioaren oso aldekoa zen eta sionismoaren ideiak onartzen zituen[1]. Tora ere ikasi zuen eta Rashiri buruzko hainbat artikulu idatzi zituen, The Jewish Forumen argitaratuak[6][10]. 1924an, Juduen Elkargoko Urteroko Hitzaldi Egunean parte hartu zuen, hezkuntza juduaren garrantzia azpimarratuz. Askotan bazkariak eta afariak antolatzen zituen Ekialde Hurbileko eta Indiako juduen ohiko janariarekin[1]. Plater guztiak kaxrutaren arabera prestatuta zeuden[3], eta hori bermatzeko, Sassoonek beti bidaiatu zuen abere-hiltzaile erritual (shochet) pertsonalarekin[6].

Indian bizi zen bitartean, Waldemar Haffkineren (1860-1930) aldekoa zen, koleraren aurkako txertoa asmatu zuena, eta hinduak eta musulmanak txertatzera animatu zituen. Ingalaterrara joan zenean, sarritan dirua bildalzen zien mundu osoko juduei[1].

Flora Sassoon 1936an hil zen Londresen, 76 urte zituela[1][3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g h i j k (Ingelesez) Breger, Jennifer. «Flora Sassoon» The Shalvi/Hyman Encyclopedia of Jewish Women 2023-08-24 (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  2. a b c (Ingelesez) Rubinstein, William D.; Jolles, Michael A. (2011). The Palgrave Dictionary of Anglo-Jewish History. Palgrave Macmillan, 864 or. ISBN 0230304664. (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  3. a b c (Ingelesez) Herzog, Pearl. «A Flower Blooms in India» Mishpacha jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-08-16) (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  4. (Ingelesez) Roth, Irene. (1982). Cecil Roth, historian without tears: a memoir. New York: Sepher-Hermon Press, 91 or. (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  5. (Ingelesez) Landman, Isaac; Cohen, Simon. (1943). The Universal Jewish Encyclopedia: An Authoritative and Popular Presentation of Jews and Judaism Since the Earliest Times. 9 Universal Jewish Encyclopedia, Incorporated, 375 or. (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  6. a b c d (Frantsesez) Ayoun, Richard; Sephiha, Haïm-Vidal. (1992). Séfarades d'hier et d'aujourd'hui: 70 portraits. L. Levi, 137 or. (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  7. a b c (Ingelesez) Slapak, Orpa. (1995). The Jews of India: A Story of Three Communities. UPNE, 38 or. ISBN 9652781797. (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  8. (Ingelesez) Roland, Joan G. (1998). The Jewish Communities of India: Identity in a Colonial Era. Piscataway: Transaction Publishers, 18 or. ISBN 1412837480. (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  9. (Ingelesez) Sassoon, Mozelle. (2001). «The Sassoon's Return Visit to Baghdad» The Scribe 74 (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).
  10. (Ingelesez) Kaufman, Michael. (1993). The Woman in Jewish Law and Tradition. J. Aronson, 81 or. ISBN 0876683464. (Noiz kontsultatua: 2024-05-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]