Fonsecako pazoa
Fonsecako pazoa | |
---|---|
![]() | |
Santiago de Compostelako Unibertsitatea![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Probintzia | Coruñako probintzia |
Galiziako udalerrien zerrenda | Santiago de Compostela |
Koordenatuak | 42°52′46″N 8°32′43″W / 42.8794°N 8.5453°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1522 |
Jabea | Santiago de Compostelako Unibertsitatea |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Joan Alaba |
Estiloa | Spanish Renaissance architecture (en) ![]() |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-928 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
|
Fonsecako pazoa, Fonsecako jauregia, Fonsecako ikastetxea edo Santiago Alfeoko ikastetxea, Santiago de Compostelako Unibertsitatearen eraikina da. XVI. mendean eraikia izan zen. Eraikinak Joan Alabaren aztarnak erakusten ditu. Alonso de Covarrubiasek lanak zuzendu zituen. 1522tik 1544ra Alonso de Guntín eta Jácome García lanekin jarraitu zuten. Fatxada, ordea, berriagoa da: 1688an Diego de Romayk amaitu zuen.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XVI. mendean Alonso de Fonseca y Ulloa artzapezpikuak studia edo ikasketa guztiak eraikin bakar batean bildu zituen. Horretarako bere familiaren pazoa erabili izan zuen. Eraikinak Joan Alabaren aztarnak erakusten ditu. Alonso de Covarrubiasek lanak zuzendu zituen. 1522tik 1544ra Alonso de Guntín eta Jácome García lanekin jarraitu zuten. Fatxada, ordea, berriagoa da: 1688an Diego de Romayk amaitu zuen.
1931an Espainiako Gobernuak Kultura ondasuna izendatu zuen. 2015ean, bestetik, Unescok Donejakue bidea zabaltzea onartu zuen, barruan Fonsecako pazoa onartuz.[1]
Eraikinaren erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Historian zehar pazo honek erabilera desberdinak ezagutu ditu:
- Unibertsitate egoitza
- Nobleentzako komentua
- Merkatarientzako ostatua
- Iberiar Penintsulako Gerra ondoren, hemen jaso ziren katoliko irlandarrak haien egoitza suntsitua izanez gero.
- Seminario de Estudos Galegos
- Medikuntza fakultatea
- Farmazia fakultatea
- Franko diktadorea hil ondoren, 1989 arte, eraikinaren Areto Nagusia Galiziako Parlamentuaren egoitza izan zen.
- Santiago de Compostelako Unibertsitatearen Liburutegi Orokorra. Hau da egungo erabilera.
Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Fatxadak bi gorputz erakusten ditu, plateresko estilokoak. 1688an Diego de Romayk egin zuen. Bertan Fonsecatarren harmarria eta Elizaren Doktoreak ikus daitezke. Fatxadan ere dragoi enigmatiko batzuk ikus daitezke; haien esanahia azaltzeko teoria asko erabili izan dira, tartean, Maien zibilizazioan inspiratuta daudela.
Atariaren bitartez gurutze ganga duen atarte bat ikus daiteke. Ezkerrean mudejar sabai kaseitoduna dago, lehen errefektorio bezala erabiltzen zena, eta kapera gotikoa, Diego de Romayren lana hau ere, egun erakusketa aretoa bezala erabiltzen dena.
Patio klaustro plateresko batez inguratuta dago. Klaustroren egilea Gil de Hontañón izan zen.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz):Informazio turistikoa.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fonsecako pazoa