For Whom the Bell Tolls (filma)
For Whom the Bell Tolls (euskaraz "Norengatik jotzen du kanpaiak?") gerra film epikoa da, Sam Wood estatubatuar zinemagileak 1943an zuzendu zuena. Ernest Hemingway idazlearen For Whom the Bell Tolls eleberrian oinarritua dago. Gary Cooper, Ingrid Bergman, Katina Paxinou eta Akim Tamiroff izan ziren aktore nagusiak.
Zortzi Oscar sarietarako izendapenak jaso zituen, eta bat irabazi: emakumezko bigarren aktore onenarena (Katina Paxinou).
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Robert Jordan (Gary Cooper), ezizenez “ingelesa”, Espainiako Gerra Zibilean errepublikarren alde Lincoln brigadarekin batera borrokan dabilen eta erakusketetan aditua den estatubatuarra da. Gudaroste frankistarentzat berebiziko garrantzia duen zubi bat suntsitzeko ardura eman berri diote. Eginkizun horretan borrokari talde bat izanen du laguntzaile, haien artean Maria (Ingrid Bergman) neska gazte idealista eta xaloa, Pilar (Katina Paxinou) izaera sendoko emakumea eta haren senar Pablo (Akim Tamiroff).
Gerra ekintza horrekin batera, filmeko protagonista nagusiak diren Roberten eta Mariaren arteko maitasun istorioa jazoko da.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gary Cooper: Robert Jordan, "ingelesa"
- Ingrid Bergman: Maria
- Akim Tamiroff: Pablo
- Arturo de Córdova (kredituetan Arturo de Cordova gisa): Agustin
- Vladimir Sokoloff: Anselmo
- Mikhail Rasumny: Rafael
- Fortunio Bonanova: Fernando
- Katína Paxinoú: Pilar
- Joseph Calleia: "Gorra"
- Victor Varconi: Primitivo
- Pedro de Cordoba: Miranda kolonela
- George Coulouris: André Massart
- Frank Puglia: Gomez kapitaina
- Lilo Yarson: Joaquin
Kredituetan agertzen ez diren beste aktore batzuk :
- Yvonne De Carlo: kafetegiko neska
- Alberto Morin: 2. soldadua
- Konstantin Shayne: Karkov
- Michael Visaroff: ofiziala
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1942ko filmak
- Sam Woodek zuzendutako filmak
- Dudley Nicholsek idatzitako filmak
- Gary Cooperrek antzeztutako filmak
- Ingrid Bergmanek antzeztutako filmak
- Akim Tamiroffek antzeztutako filmak
- Katina Paxinouk antzeztutako filmak
- Joseph Calleiak antzeztutako filmak
- Frank Pugliak antzeztutako filmak
- Eduardo Ciannellik antzeztutako filmak
- Harry Cordingek antzeztutako filmak
- George Coulourisek antzeztutako filmak
- Yvonne De Carlok antzeztutako filmak
- William Edmundsek antzeztutako filmak
- Mikhail Rasumnyk antzeztutako filmak
- Duncan Renaldok antzeztutako filmak
- Alberto Morinek antzeztutako filmak
- Arturo de Córdovak antzeztutako filmak
- Feodor Chaliapinek antzeztutako filmak
- Jean Del Valek antzeztutako filmak
- Konstantin Shaynek antzeztutako filmak
- Pedro de Cordobak antzeztutako filmak
- Alexander Granachek antzeztutako filmak
- John Mylongek antzeztutako filmak
- Sam Woodek ekoitzitako filmak
- Paramount Picturesek ekoitzitako filmak
- Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Espainiako Gerra Zibilari buruzko filmak
- Ernest Hemingwayen idazlanetan oinarritutako filmak
- Drama filmak