Formigas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Formigas

FormigasFormigao.jpg


Formigãoko itsasargia, Formigas uhartediko uharterik handiena
Bertako izena Ilhéus das Formigas
Geografia
Uhartedia Azoreak
Azalera 9
Punturik garaiena 11
Politika
Herrialdea  Portugal
 Azoreak
Gizartea

Formigas uhartetxoak (portugesez Ilhéus das Formigas, fuɾˈmiɡɐʃ ahoskatua; euskaraz "Inurrien uhartetxoak" esan nahi duena) Azoreetako ekialdeko uharte taldeko uhartetxo talde bat da. Ponta do Castelon, Santa Maria uhartearen hego-ekialdeko muturrean uhartetxoak ikus daitezke prismatiko batzuk erabilita. Uhartetxoek, guztien artean, 0,9 hektareako azalera hartzen dute, ikuspuntu ekologikotik urpean duten zatia garrantzitsua delarik. Lehen aldiz 1427an begiztatu zituen Diogo de Silvesek.

Deskribapena eta kontserbazio estatutua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartetxoek eratzen dituzten zortzi harkaitzak oso baxuak dira, tokirik altuena 11 metrotara dagoelarik Formigão uhartetxoan. Sekula ez da inor bertan bizi izan. Santa Maria uhartetik 37 kilometro ipar-ekialdera eta São Miguel uhartetik 63 kilometro hego-mendebaldera daude. Uhartedi txiki honen gehienezko luzera 165 metrokoa da, eta bere zabalera 80koa. Ikuspuntu geologikotik, uhartetxoak, funtsean, basalto harkaitzez osatuta daude, Miozenoko fosilak dituzten kareharrizko betaren batzuk ere agertzen direlarik. Uhartetxo hauek inguratzen dituzten urak garrantzi ekologiko handikoak dira, bertan bizi diren bizidun mota ugariengatik, espezie askorentzat ugalketa eta elikatze tokia delarik, marrazo, dortoka eta zetazeoak horien artean.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Formigas Aldatu lotura Wikidatan