Forres
Forres Farrais | |
---|---|
![]() | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Scottish council area | Moray |
Posta kodea | IV36 |
Geografia | |
Koordenatuak | 57°36′31″N 3°36′57″W / 57.60859°N 3.6157°W57°36′31″N 3°36′57″W / 57.60859°N 3.6157°W |
![]() | |
Demografia | |
Biztanleria | 10.100 (2016) |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 01309 |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
forresweb.net |
Forres, Eskoziako gaeleraz: Farrais, Eskoziako Moray eskualdeko bigarren herria da. 2011ko erroldaren arabera 12.587 biztanle ditu.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Highland eskualdearekiko mugan dago, Invernessetik 40 kilometro ekialdera. Findhorn ibaiak zeharkatzen du Forres.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Klaudio Ptolomeoren II mendeko Geografia mapan agertzen den Οὐάραρ εἴσχυσις ('Varar estuarioa') izan liteke Forresen lehenengo aipamena.
900 urtean bazen gaztelu bat eremu honetan eta 1140 urtean errege burgo bihurtu zen. William Shakespearen antzezlan ospetsua den Macbeth-eko Duncanen gaztelua Forresen lekutua dago.
XIX mendean Forresen garapena etorri zen. 1814an Jonathan Anderson herritarrak eskola eraiki zuen, 1831ean Findhorn ibaia zeharkatzeko zubi esekia eraiki zen eta 1863an trenbidea iritsi zen Forresera. Distilategiak ere orduan ireki ziren. Azken mendean Forresen biztanleriak gora egin du eta eskualdeko bigarren hiria bihurtu da.
Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Brodie gaztelua, herritik gertu.
- Suenoren harri piktoa
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Webgune ofiziala (Ingelesez)