François Eugène Garai de Monglave

Wikipedia, Entziklopedia askea
François Eugène Garai de Monglave
Bizitza
JaiotzaBaiona1796ko martxoaren 3a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaParis1878ko apirilaren 21a (82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria
KidetzaInstitut historique de France (en) Itzuli
Société nationale des Antiquaires de France (en) Itzuli
Société de l’histoire de France (en) Itzuli

François-Eugène Moncla (Baiona, 1796ko martxoaren 3a - Paris, 1873ko apirilaren 21a), François Eugène Garai de Monglave izengoitia zuena, lapurtar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbide-ikasketak egin zituen. Espainian, Brasilen eta Portugalen ibili zen soldadu. Frantziara itzuli eta Diable boiteux (1823) eta Journal de l´Institut historique (1834) egunkariak sortu zituen. Azken honetan argitaratu zuen Altabiçcaren cantua (1834), Orreagako gudua gai duen kantu apokrifoa. Orreagako garaipenaren denboratik, ahozko tradizioaren bidez kontserbatu omen zen kantu zaharra. La Tour d’Auvergne ospetsuarena zen pergamino batean irakurri omen zuen Garaik, baina argitaratu zuen testuan Pirinioen bi aldeetan bildutako ahozko aldaerak kontuan hartzen zituen. Inork ez zuen, alabaina, halako pergaminorik ikusi ezta ahozko kantu hori ezagutzen ere. Egia bestelakoa zen: Garaik ez zekien euskaraz eta Parisen, Euskal Herriko ikasleen artean egin ohi ziren bileretan irakurria zuen berak frantsesez konposaturiko obra. Gero, bilera haietako kide batek, Ezpeletako Luis Duhaldek, ahapaldi libretan euskaraz eman zuen aipatu kantua. Asmakeriak zeresan handiak sortu zituen orduko espezialisten artean denbora batez, F. Michel eta Jose Manterola ere engainatu zituelarik. 1883. urtean, Wentworth Websterrek argitu zuen guztia Madrilgo Real Academia de la Historiako aldizkarian egin zuen artikuluaren bidez.

Kantuak, asmatua izan arren, eragina izan du zenbait autorerengan, hala nola Kanpionengan.

Garairenak dira, halaber, Historie de l’Espagne (1825, Espainiako historia), Chants Nationaux basques (1846, Euskal kanta nazionalak), Fantaisie poétique sur l’Espagne (1853, Espainiari buruzko fantasia poetikoa), eta Les légendes des Pyrénées (1857, Pirinioetako elezaharrak) obrak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]