Wentworth Webster
Wentworth Webster | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza |
Uxbridge (en) ![]() |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Sara, 1907ko apirilaren 2a (78 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak |
euskara frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak |
antropologoa, idazlea eta collector of fairy tales (en) ![]() |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | anglikanismoa |
Literaturaren Zubitegiko fitxa | 558 |
Wentworth Webster (Uxbridge, Middlesex, Erresuma Batua, 1828ko ekainaren 16a - Sara, Lapurdi, 1907ko apirilaren 2a) idazle britaniar euskaltzalea izan zen; euskal ipuinen biltzaile eta foruzale apaiz anglikanoa izan zen.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Donibane Lohizunera joan zen bertako anglikanoen kapilau izateko. Osasun arazoak zituela eta, Sarara joan zen bizitzera.
Websterrek argitaratu zuen Pierre d'Urteren Grammaire Cantabrique Basque (1712), 1900. urtean. Hari zor zaio, gainera, Altabizkarko kantuaren egileen auzia argitu izana. Baina lanik garrantzitsuena 1901ean argitaratu zuen Basque legends elezahar bilduma du. Horretarako, Sara inguruko pertsona zaharren ahotik elezaharrak jaso zituen, hitzez hitz, eta ondoren, ingelesera itzuli eta moldatu zituen.
1993an, euskarazko bertsioa argitaratu da, Xipri Arbelbidek paratuta, Ipuinak izenburupean (bi liburuki).
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Basque Legends (1877)
- Ipuinak (I eta II) (1993, Kriselu)
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wentworth Webster ![]() |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Mercero Etxeberria, Imanol: Websterren bildumako ipuinen azterketa berria. - Egan, 2006-1/2, 5-47