François Girardon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
François Girardon
Girardon par Rigaud.jpg
Bizitza
Jaiotza Troyes1628ko martxoaren 17a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1715eko irailaren 1a (87 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Catherine Duchemin Itzuli  (1657ko urriaren 22a -
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) François Anguier Itzuli
Ikaslea(k) Pierre Granier Itzuli
Sébastien Slodtz Itzuli
Jarduerak
Jarduerak eskultorea
Lan nabarmenak Bassin de la Pyramide (Park of Versailles) Itzuli
Q2887448 Itzuli
Bassin de Saturne, ou de l'Hiver Itzuli
Kidetza Académie royale de peinture et de sculpture Itzuli
Mugimendua Klasizismoa

François Girardon (Troyes, Frantzia, 1628ko martxoaren 17a - Paris, Frantzia, 1715eko irailaren 1a) frantses eskultorea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

François Anguierrekin ikasi ondoren, Erroman osatu zituen ikasketak. Versaillesko jauregirako egindako apaingarri-multzoengatik da batez ere ezaguna.

Lehenagotik egin zituen zenbait lan, Sarazinen tankerari jarraituz, baina berrikuntza eta originaltasun handirik gabeak, ofizialismoaren baitakoak. Versaillesen lanean hasi zenez gero asmatu zituen forma berriak eta hartu zituen garai hartako joeren ezaugarriak, adibidez, Apoloren galeriarako egindako lanetan. Le Brunekin lan egin zuen lorategi haietan. Teknika eta estilistika berezia eta dotoretasuna ageri du Apollon servi par les nymphes (1666-1675) multzoak, eta Poussinen eragina nabarmentzen da bai lan horretan bai Ninfen bainua (1670 ing.) eskulturan.

Versaillesko lanez gainera, oroigarrizko monumentuak egin zituen, besteak beste, hauek: Richelieuren hileta-monumentua (1675-1677), Sorbonako elizan; Parisko hiriaren eskariz, Luis XIV.aren zaldi gaineko estatua (Frantziako Iraultzan desegina).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: François Girardon Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]