Francesco Redi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Francesco Redi
Francesco Redi, founder of experimental biology.jpg
Bizitza
Jaiotza Arezzo1626ko otsailaren 18a
Herrialdea Toskanako Dukerri Handia
Heriotza Pisa1697ko martxoaren 1a (71 urte)
Hezkuntza
Heziketa Pisako Unibertsitatea
Hizkuntzak Italiera
Irakaslea(k) Remigio Cantagallina (en) Itzuli
Ikaslea(k) Anton Maria Salvini (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak medikua, biologoa, poeta, idazlea, margolaria, entomologoa, parasitologist (en) Itzuli eta naturalista
Enplegatzailea(k) Florentzia
Kidetza Accademia della Crusca (en) Itzuli
francescoredi.it

Francesco Redi (Arezzo, 1626ko otsailaren 18a - Pisa, 1697ko martxoaren 1a) italiar sendagilea, naturalista eta olerkaria izan zen.

Pisako unibertsitateko irakasle izan zen. Helmintologia zientifikoaren sortzaile izan zen. Harrak haragi ustelduan berez sortu ordez, euliek errundako arrautzetan jaiotzen direla frogatu zuen. Sugegorrien pozoia aztertu zuen. Bere ikerketen berri eman zuen Osservazioni intorno agli animali viventi che si trovano negli animali viventi (1684) lanean. Aipagarria da, bestalde, Osservazioni intorno alla generazione degli insetti (1668) lana. Poeta gisa Bacco in Toscana (1685), eta Opera omnia (1687) idatzi zituen, besteak beste.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]