Francis Beaufort

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francis Beaufort

Bizitza
JaiotzaNavan1774ko maiatzaren 27a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaHove (en) Itzuli1857ko abenduaren 17a (83 urte)
Hobiratze lekuaBeaufort Family Tomb, St John At Hackney Churchyard Gardens (en) Itzuli
Familia
AitaDaniel Augustus Beaufort
AmaMary Waller
Ezkontidea(k)Alicia Magdalena Beaufort (en) Itzuli  (1812ko abenduaren 2a -  1834ko abuztuaren 27a)
Honora Beaufort (en) Itzuli  (1838ko azaroaren 8a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, fisikaria, geografoa, astronomoa, meteorologoa eta itsas ofiziala
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Royal Geographical Society
Travellers Club (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraRoyal Navy
Graduarear admiral (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakFrantziako Iraultzako Gerrak

Sir Francis Beaufort (Navan, 1774ko maiatzaren 27a - Hove, Sussex, 1857ko abenduaren 17a) irlandar hidrografo eta almirantea izan zen.

Frantziako higanot familia baten ondorengoa izan zen. Bere itsas ibilbidea Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiako merkataritza-ontzi batean hasi zen. Gero, Napoleondar Gerretan esku hartu zuen.

1810ean Royal Navyko kapitain mailara igo zen eta handik gutxira itsasontzi baten agintea jaso zuen. Behaketa astronomikoak eta sakonerako zundaketak egiteko aprobetxatu zuen. 1829an Royal Astronomical Societyko kide hautatu zuten eta itsas armadako hidrografo izendatu zuten.

Beaufort zifraren eta Beaufort eskalaren sortzailea izan zen. Azken hori haizearen indarra neurtzeko erabiltzen da gaur egun.