Francisco de Luxán

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francisco de Luxán

Q33191998 Itzuli

1849 - 1853

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua



Sustapen ministroa

Bizitza
JaiotzaMadril1795eko uztailaren 14a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1867ko uztailaren 12a (71 urte)
Familia
AitaManuel Mateo Luján y Ruiz
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, meatze-ingeniaria, zientzialaria eta militarra
Lantokia(k)Madril
KidetzaZientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademia

Francisco de Luxán (Madril, 1798ko uztailaren 14a - Madril, 1867ko uztailaren 12a) Espainiako armadaburu ilustratuenetariko bat zen. Bere aita, Manuel, 1812ko Cádizko Gorte Konstituziogileetako diputatu izan zen eta bere amak Manuela del Carmen zuen izena.

Francisco, Gerra eta Estatu ministerioen ofiziala zen, 1842-43 artean, eta beranduago, Elisabet II.a erreginaren eta Montpensier infantaren Geografia eta Historiako irakaslea. 1836tik, legislatura askotako diputatua eta 1854 eta 1856an, bi aldiz, Sustapen ministro lana egin zuen.

Artilleriako brigadier kargua lortu ondoren, erreginak erresumako biziarteko senatari izendatu zuen.

Zenbaitetan, kondekoratua izan zen, hala nola, Karlos III.aren ordenaren gurutze handia; Suediako Suediako izar polarrarekin; San Fernando eta San Hermenegildoko lehenengo eta bigarren mailako zalduna eta Espainiako zenbait akademietako kide izan zen, hala nola, Zientzietakoa, Arkeologiakoa, Zientzi Morala eta Politikoa, e. a.

Biurteko aurrerakoian (1854-1856), Esparteroren gobernuan Sustapen ministroa izanik, Burdinbideen Lege Orokorra indarrean sartu zuen. Lege horren arazo handienetariko bat diru falta zen. Horrek behartu zuen atzerriko inbertsioak bilatzera, baina Espainiako ezegonkortasun politikoak laguntzen ez zuenez, abantaila fiskal eta politiko itzelak eman ziren inbertitutako dirua errekuperatzeko. Azken finean, trenbideetan Estatuaren aurrekontuen 9/10a erabili zenez, industriaren kalterako izan zen.

Idazlan nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argitaratutako lanak: Viaje facultativo por el continente y por Inglaterra, Tratado de mineralogia para la enseñanza del colegio de artilleria de Segovia, Memoria ó estudios geológicos acerca de los terrenos de varias provincias de España. Azken lan honekin, Luxánek zuzentzen zuen batzordeak Espainiako mapa geologikoa osatu nahi zuen

Honetaz gain, garai hartako egunkarietan hainbat artikulu zientifiko eta literario idatzi zituen.