Frantses klasiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frantses klasiko
Datu orokorrak
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
hizkuntza galo-iberiarrak
hizkuntza galo-erromantzeak
Gallo-Rhaetian (en) Itzuli
Oïl hizkuntzak
frantses
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua, silabadun hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea
Aurrekariafrantses ertain
Hizkuntza kodeak
Wikipediabaliorik ez

Frantses klasikoa (frantsesez: français classique) frantsesaren banaketa historiko bat da, Pizkundea eta XVIII. mende arteko idazleek erabili zutena.[1] Irakurle modernoek erraz ulertzeko moduko frantsesa da (frantses ertain eta antzinako frantsesa ez bezala), baina hiztegian eta sintaxian ezberdintasun ugari ditu, aditzen eraikuntza preposizionalean batez ere. Adibidez, «comencer» (euskaraz: «hasi») aditza ez zuten inoiz josten «par» preposizioarekin 1601 baino lehen eta data honetara arte ez ziren «commencer par le début» edo «commencer par ici» bezalako joskerak agertzen.

Frantses klasikoak ez du muga kronologiko zehatzik. Hala ere, garai honetako frantses idatzia hizkuntza eta arau zehatzak eta zuzentarauak finkatzeko oinarri izan zen. Hain zuzen ere, Errenazimentuko erretorikoek eta, batez ere, geroago Malherbek eta Boileauk hizkuntza horretatik abiatuta idatzi zituzten lehen gramatika arautzaileak.[2] Arauak garai bereko estetika klasikoari erantzun zion: hizkuntza argi eta normatibizatu bat, Frantziako Erresuma osoan irakatsiko zutena eta gaur egun hitz egiten den frantsesa bilakatuko zena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) LangueFrancaise.net. Chronologie de la langue française. in: Français classique..
  2. Nathalie Fournier chez Belin. Grammaire du français classique. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]