Franz Biebl
| Franz Biebl | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Pursruck, 1906ko irailaren 1a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Munich, 2001eko urriaren 2a (95 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | alemana |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | konpositorea eta unibertsitateko irakaslea |
| Enplegatzailea(k) | Mozarteum |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Kidetza | AGV München (en) |
| Zerbitzu militarra | |
| Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Franz Xaver Biebl (Pursruck, orain Freudenberg, Bavaria, 1906ko irailaren 1a - 2001eko urriaren 2a) musika klasikoko konpositore alemaniarra izan zen. Bere obra gehienak konposizio koralak dira.
Pursruck-en (Alemania) jaio zen 1906an. Municheko Musikhochschule-n konposizioa ikasi zuen. 1932 eta 1939 bitartean, München-Thalkirchen-go Santa Maria eliza katolikoko korua zuzendu zuen. 1939an, irakasle laguntzaile gisa hasi zen Mozarteum-en, Salzburgoko musika akademian, musika koralaren. ahotsaren eta musikaren teoria irakatsi zuen.
Gudarosteari zerbitzatu zion 1943an. Gerrako presoa izan zen 1944 eta 1946 artean. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Fürstenfeldbruck-era (Alemania) joan zen, eta hiriko abesbatza bat zuzendu zuen.
Franz Biebl-en lanik ezagunena Ave Maria da, 1964an idatzi zuen.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Aita Donostia Abesbatza» www.aitadonostia.eus (kontsulta data: 2023-05-06).