Friburgoko Münster
Friburgoko Münster | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Baden-Württemberg |
Baden-Württembergeko gobernu-eskualde | Friburgo |
Hiria | Friburgo |
Koordenatuak | 47°59′44″N 7°51′08″E / 47.99556°N 7.85222°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1200 (egutegi gregorianoa) |
Izenaren jatorria | virgin birth of Jesus (en) |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Archdiocese of Freiburg (en) |
Izena | Maria |
Arkitektura | |
Materiala(k) | Harlandua |
Estiloa | arkitektura gotikoa |
Dimentsioak | 116 () m |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Friburgoko Münster (alemanez: Freiburger Münster edo Münster Unserer Lieben Frau) Baden-Württemberg estatuko hiria den Friburgoko eliza katolikoa da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1200an eraikitzen hasi ziren eliza erromanikotik gurutzadura baino ez da gelditzen. Katedrala ekialderantz handituz joan zen gotiko estiloan. Bereziki aipatzekoa da 116 metrotako garaiera duen dorrea, oinarri karratuaren gainean piramide oktogonala duena. Atarian Itun Zaharreko eta Itun Berriko pasarteak irudikatzen dituzten estatuak daude. 1330ean bukatu zen eraikuntza.
Presbiterioa XVI mendean bukatu zen eta gotiko berantiarrean eraikia izan zen.
Beirateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIII eta XVI mendeen artean eginak dira. Artisau eta Meatzari gremioek eta Habsburgotarrek finantzatu zituzten.
Münsterplatz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Münsterplatz katedralaren inguruan dagoen plaza da. Berau izan da beti Friburgoren erdigunea eta bertan egiten ziren merkatua eta merkatari aberatsen arteko tratuak. Plazaren inguruan dago Historisches Kaufhaus (Merkatal etxe historikoa) eta Christian Wentzingerren etxe barrokoa.