Friedrich Kasiski

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Friedrich Kasiski (1805 Czluchow Polonia - 1881) Prusiako infanteriako ofiziala zen, baita ere kriptografoa eta arkeologoa.

1863. urtean Kasiskik 95 orritako liburua publikatu zuen, "Die Geheimschriften und die Dechiffrierkunst" (Idazketa sekretua eta dezifratzearen artea) deitutakoa. Ordezkatze polialfabetikoko metodoak erasotzeko publikatutako lehen liburua izan zen, gehienbat Vigenére-ren metodoa erasotzekoa (Halere, Charles Baggagek lortu egin zuen, baina ez zuen publikatu).

Metodoak errepikatutako zatiak analizatzen zituen, eta honek gakoaren luzera lortzeko aukera emanez. Teknika hau "Kasiskiren analisia" izenaz ezagutzen da. Kasiskiren lorpenak ez ziren baloratu une horretan, eta arkeologian hasi egin zen. Hurrengo urteak Neustettin-en eman zituen. "The codebreakers" liburuan, David Kahnek hurrengoa esan zuen: "Kasiski Maiaztaren 22an hil zen, 1881. urtean, kriptografian matxinada bat egin zuela jakin gabe".