Edukira joan

Fronte Herritar Berria (Frantzia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fronte Herritar Berria (Frantzia)
Datuak
Izen laburraNFP
Motakoalizio politikoa
HerrialdeaFrantzia
Ideologiasozialdemokrazia, Ekologismoa, feminismoa, sozialismo demokratikoa eta komunismoa
Kokapen politikoaezker politiko
Osatuta
Historia
Sorrera2024ko ekainaren 10a
Ordezkatzen duHerri Batasun Ekologiko eta Sozial Berria
Koloreak    
webgune ofiziala
Mastodon: nouveaufrontpopulaire@piaille.fr

Fronte Herritar Berria (frantsesez: Nouveau Front Populaire), 1936n boterean egon zen Fronte Popularraren omenez hala izendatua, 2024ko Frantziako hauteskunde legegileak deitu zirenean osatutako hauteskunde koalizio zabala izan zen, Frantziako ezker politiko guztia biltzeko asmoarekin.

Frontearen parte dira, besteak beste, Europa Ekologia-Berdeak, Frantzia Intsumisoa, Frantziako Alderdi Komunista, Frantziako Alderdi Sozialista edo Génération.s alderdiak. Ipar Euskal Herrian dauden hiru barrutien kasuan Euskal Herria Bai alderdia ere koalizioko kide da[1].

Hauek izan ziren Ipar Euskal Herrian Fronte Herritarreko etiketa eraman zuten hautagaitzak: 4. hautesbarrutian, Iñaki Etxaniz (PS) eta Cecile Senderain; 5. hautesbarrutian, Colette Capdevielle (PS) eta Alain Iriart (EH Bai); eta 6. hautesbarrutian, Peio Dufau (EH Bai) eta Marie Hegi-Urain.[2]

Frantziako Fronte Herritar Berriaren logotipoa euskaraz eta frantsesez

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «EH Baik bat egin du Fronte Popularrarekin, eta hautagaiak izanen ditu» Berria 2024-06-14 (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  2. ««Itxaropenaren boza» izan nahi du Fronte Popularrak Ipar Euskal Herrian» Berria 2024-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]